
BIOZIENTZIAK/OSASUNA
Euskal Autonomia Erkidegoan biozientzien alde egin den apustu estrategikoak,
Biobasque estrategia eta Gipuzkoan Bio-osasungintzako Koordinazio Organoa sortuta,
bultzada aktiboa eman dio lurraldeko jarduera bioteknologikoari.
Hala, etorkizun handiko ahalmen bioteknologikoa du Gipuzkoak, horretarako hainbat ezaugarri biltzen baitu: I+Gko ekosistemaren instituzionaltasun sendoa; laguntza-oinarri indartsuak; ikerketa-talde eta zentro batzuen nazioarteko bikaintasuna; osasungintza-sistema finkatua izatea; enpresa bioteknologikoen ehun gero eta handiagoa; I+Gko hainbat azpiegitura izatea (Zientzia eta Teknologia Parkea, Teknologia Zentroak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak, Bio-osasungintzako Ikerketa Institutua…); eta, bioteknologiaren erabiltzaile izan daitezkeen talde industrial indartsuak.
Sektorea finkatzea eta haztea lortzeari begira, ezinbestekoa da baliabide teknikoen eta giza baliabideen sostengua ematea. Horretarako, 2015ean Bic Gipuzkoaren parte gisa sortzen da Bioteknologiaren, Bioingeniaritzaren eta Osasunaren sektorerako inkubagailu espezializatua, lan-sistematika adituaren eta sarekoaren inguruko balio-proposamenarekin, inkubazio aurreko, inkubazioko zein inkubazio ondoko faseetara bideratua.
Bioinkubagailuaren ikuspegiak eta misioak biozientziei ahalik eta zientzia- eta enpresa-potentzial guztia ateratzea dute ardatz. Eginkizun horretan, transferentzia bultzatzen du, balio-kateari hasieratik ematen dio sostengua eta Gipuzkoako sozioekonomiarentzako aberastasunaren eta enpleguaren gehikuntza adierazgarrirantz katalizatzen du prozesua.
ZERBITZUAK
Bic Gipuzkoak eskaini ohi dituen tutoretzako, finantzaketako, inkubazioko eta prestakuntzako zerbitzuez gain, bioinkubagailuak beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditu:

BALORIZAZIOA
Biozientzien/osasunaren esparruko proiektu teknologikoen balorizazioa
Biozientzietan/osasunean jarduten duten teknologia-zentroen eta ikerketa-taldeen teknologia-zorroko aditu sektorialen bitartez emandako laguntza tekniko espezializatua, transferentzia-ahalmen handiena duten ekimen bioekintzaileak identifikatzeari eta analizatzeari begira.

PRESTAKUNTZA
Bio-osasungintzaren inguruneko ekintzailetzan espezializatutako prestakuntza-programa teoriko-praktikoa.
Bio-osasungintzaren sektorearen errealitatean zentratutako prestakuntza, produktuaren/zerbitzuaren zehaztapenarekin, onarpen arautzaileekin, saiakuntza klinikoekin eta beste zenbaitekin erlazionatutako berezitasunak eta erronkak ulertzen laguntzen duena, estali gabe dauden bio-osasungintzako premiei konponbidea eman nahi dieten enpresa berriek aurre egin behar diete-eta.
Bio-osasungintzako ekintzailetzako prestakuntza-programaren 1. edizioa 2015eko azken hiruhilekoan egin zen. Hona hemen
programa ofiziala.

AZPIEGITURA
Biohabiak 774m2 ditu jarraian agerturiko espazioetan banatuta.
- 8 laborategi modulu
- laborategi amankomun bat
- hazkuntza gela 1 (kultibo)
- PCR gela1
- hozkailu gela 1
- Hardware gela 1
- garbiketa gela 1
- soft area 1
- 2 Bilera gela
Laborategi indibidual guztiek, laborategiko altzariz horniturik daude eta bulego bezela jar daitekeen gela independiente bat dute.
Laborategi amankomunak enbrioi fasetik finkatze faserainoko prozesuan beharrezkoak diren tresnak eta ekipamenduak ditu eskuragarri gas erauzketa armairuak, PCR, zentrifugak, hizozkailuak, balantzak etab.
KOKATUTAKO ENPRESAK

GRAPHENEA
Graphenea, 2010ean sortutako teknologia-enpresa, Europako grafeno-ekoizle nagusietako bat da. Konpainiak 11 pertsonari ematen die lana gaur egun, eta 40 herrialde baino gehiagori esportatzen dizkie grafenozko materialak. Izan ere, globalki hornitzen ditu grafenoz unibertsitateak, ikerketa-taldeak eta industriak.

DENEB MEDICAL
Deneb Medical, soluzio mediko disruptiboak garatzen diharduen startup-a, laser-teknologian oinarritutako odolik gabeko sistema kirurgikoen garapenean fokalizatua.

BIHURCRYSTAL
2013an sortutako teknologia-enpresa, ekimenaren sortzaile izan ziren Materialen Fisika Zentroa (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeen laguntzarekin eratua, hutsean eta huts ultra handian esperimentuak egiteko soluzio teknikoak eta ekipamendua garatzen diharduena.

SOMAPROBES
Gaixotasun infekziosoekin eta minbiziarekin lotutako nukleasa espezifikoen presentzian aktibatzen diren eta erresonantzia magnetiko nuklearraren (EMN) bidez detektatzen diren zunda molekularrak garatzea jarduera nagusitzat duen teknologia-enpresa.
SORTUTAKO ENPRESAK

ASPARIA GLYCOMICS. S.L.
www.aspariaglycomics.com

FESIA TECHNOLOGY, S.L.
www.fesiatechnology.com

IDOMICS BIOTECH, S.L.
www.idomicsbiotech.com

QUIMATRYX, S.L.
www.quimatryx.com

SALUDNOVA
www.saludnova.com

EMEDICA
www.emedica.es

HERMES MEDICAL ENGINEERING
www.hermesmedical.com

OSTEOMODEL
www.osteomodel.com

iLINE MICROSYSTEMS
www.ilinemicrosystems.com

NESPLORA
www.nesplora.com

BBD BIOPHENIX
www.biobide.es

AREKA
www.s-areka.com

VIVE BIOTECH
www.vivebiotech.com

DNA DATA
www.dnadata.es

VITIA
www.vitia.es

MICROLIQUID
www.microliquid.com

REINER MICROTEK
www.reinerdental.es

AIRLENS
www.airlens.es

REHUB HEALTH
www.rehubhealth.es

WHEC
www.whec.es

IRISBOND
www.irisbond.es