ELKARLANAK2016-12-15T16:34:39+00:00

KOLABORAZIOAK

Enpresen, erakundeen arteko sinergiak, heziketa eta ekintzaileak zentroak.

logo_nanobasque

NanoBasque,

ETORKIZUN IKUSPEGIA

Nanozientzia, mikro eta nanoteknologiak, gaur egun irudikatu eta aurreikusteko gai ez garen produktu eta prozesu berriak ekarriko dizkigun industriaren aldaketa kualitatibo eta kuantitatibo handiaren katalizatzaile dira.

Etorkizunaren aldeko apustua egiteko unea dela jakinda, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, nanoBasque Estrategiarekin, mikro eta nanoteknologiak euskal enpresan txertatzeko bidea bultzatzen ari da, jarduera ekonomikoko sektore nagusienetan lehiakortasuna hobetzeko eta gure industria-ehunaren dibertsifikazioa sustatzeko asmoz.

www.nanobasque.eu

logo_kosmodisea

BioBasque

Eusko Jaurlaritzak, 2000. urtean, euskal ekonomia gero eta mundu aldakorrago eta lehiakorrago batera egokitzeko bultzada handi bat ematearen aldeko hauta egin zuen, eta, ildo horretan, jakintzan eta berrikuntzan oinarritutako sektore estrategiko berrien aldeko apustu estrategikoa egin zuen. Gogoeta horren emaitza gisa sortu zen Espainian biozientzien garapenerako berariaz diseinatutako lehen estrategia: BioBasqueren estrategia.

BioBasque 2010 ikuspegi global batekin eta hiru ardatzetan egituratutako jardunekin jarri zen abian. Hiru ardatz horiek ziren: jakintzaren sorrera, enpresa-garapena eta bioklusterraren dinamizazioa. Ardatz horien azken helburua zen enpresa-sektore berri baten sorrera eta dibertsifikazioa.

Estrategiaren mailaz mailako garapenak aldaketa sakon baten hasiera ekarri du panorama zientifikoan eta teknologikoan zein enpresa-esparruan. Nolanahi ere, oraindik garatzen ari den transformazio horrek eragin du Euskal Herria nazioarte-mailan bioeskualde gisa goiz aintzatetsi izana.

www.biobasque.org

logo_enpresa_digitala

Enpresa Digitala

IKTAK LEHIAKORTASUN

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Foru Aldundien eta beste erakunde batzuen laguntzarekin, eta Eusko Jaurlaritzaren “Euskadiko Agenda Digitala 2020” planaren barruan, euskal enpresen esku jarri du “Enpresa Digitala” izeneko ekimena. Ekimen honen helburuen artean bi azpimarratu daitezke: informazio eta komunikazioen teknologia berrien bitartez enpresaren lehiakortasuna hobetu , eta sareko negozio berrien garapena sustatu, ekonomia berri horretako profesionalak gaituz eta lagunduz; eta hori guztia hazkunde ekonomikoa lortzeko faktore bereizlea den heinean.

www.euskadinnova.net

logo_tecnun

Tecnun

NAFARROAKO UNIBERTSITATEAN OINARRI
TEKNOLOGIKODUN ENPRESAK SORTZEN

Bic Gipuzkoa Berrilan etaTecnun (Nafarroako Unibertsitatea) 2006tik modu aktiboan ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzen eta bultzatzen dihardute. Eremu unibertsitariotikekimen enpresarial berriak bideratzeko berrikuntza eta ekintzailetasuna oinarrizko gako gisa ulertuz.

www.tecnun.es

logo_innovandis

Innovandis

DEUSTOKO ENPRESARIALES FAKULTATEAN
(BUSINESS SCHOOLEAN) EKITEN

Bic Gipuzkoa Berrilan, Ibermatica taldea y Bankinter Berrikunzta Fundazioak 2055etik Innovandis programan elkarlanean dihardute. Deustuko Unibertsitateko ekimen honen helburua jarrera ekintzaileetarako jarduera desberdinetan entrenatzea da, berrikuntza metodologia berriak ikertzen eta esperimentatzen eta bertatik ateratako emaitzak kaleratzen.

www.innovandis.deusto.es