{"id":3068,"date":"2022-03-02T15:26:54","date_gmt":"2022-03-02T15:26:54","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/?p=19229"},"modified":"2023-07-05T19:20:57","modified_gmt":"2023-07-05T19:20:57","slug":"olanok-eta-bildarratzek-indartu-egin-dute-teknologia-kuantikoen-aldeko-apustua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/olanok-eta-bildarratzek-indartu-egin-dute-teknologia-kuantikoen-aldeko-apustua\/","title":{"rendered":"Olanok eta Bildarratzek indartu egin dute teknologia kuantikoen aldeko apustua"},"content":{"rendered":"<p><strong>Bi agintariek teknologia kuantikoari buruzko jardunaldia inauguratu dute gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Bazkundean.<\/strong><\/p>\n<div class=\"comments-likes\">\n<p>Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratzek teknologia kuantikoei buruzko jardunaldi bat inauguratu dute gaur goizean Donostian. Bertan, teknologia horien inguruan irekitzen diren negozio aukerak ezagutarazi dituzte, estrategiak partekatzeaz gain. Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egin da foroa, eta bertan proiektu berriei ekiteko dauden esperientzia arrakastatsuak eta laguntza-tresnak erakutsi dira. Inaugurazioan, bai Olanok bai Bildarratzek bat egin dute teknologia horien potentziala azpimarratzean, eta adierazi dute etorkizuneko aukera direla Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat.<\/p>\n<p>Gaurko ekitaldiak indartu egiten ditu bi erakundeak norabide horretan egiten ari diren urratsak, eta joan den irailean Gipuzkoan teknologia kuantikoen interesgune bat elkarrekin bultzatzeko sinatu zuten akordioaren esparruan kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak helburu bera dute: Gipuzkoa eta Euskadi erreferente bihurtzea potentzial handiko esparru honetan. Izan ere, horri esker, teknologia oso disruptiboak sortu ahal izango dira, gizartean eragin handia izango dutenak, eta teknologia horien garapenari etekina atera ahal izango diote sektore askok, bereziki datu asko erabiltzen dituztenek.<\/p>\n<p>Irekiera ekitaldian, Hezkuntza Sailaren Ikur 2030 Estrategia izan du hizpide Bildarratzek. \u201cEstrategia berri hau politika zientifiko berria baino askoz gehiago da. Kolaborazioaz eta talde-lanaz ari gara\u201d. Estrategia honen baitan, \u201cIkur-Quantumek abangoardiako zientziak gidatutako ekosistema zientifiko bat sortu nahi du Hezkuntza Sailetik, beste gaitasun batzuk integratuz eta Euskadi Quantum arloko munduko ikerketa zientifikoko nodo gisa bultzatuz\u201d, azaldu du.<\/p>\n<p>Horrela bada, hiru gako nabarmendu ditu sailburuak: euskal sistema zientifikoa indartzen jarraitzea; Euskadin nazioarteko lankidetza sareak sustatzea; eta oinarrizko ikerketatik transferentzia egitea, \u201cgaur egun dugun potentzial zientifikoa maximizatuz, zeregin horretan espezializatutako beste eragile batzuekin lankidetzan aritu behar dugula ulertuta. Gure komunitate zientifikoaren lehiakortasuna areagotu dezaketen politikak artikulatzea da helburua, baina baita gure ekonomiarena eta industriarena ere. Gure sistema zientifikoarentzako jauzi kuantitatibo eta kualitatibo baten aurrean gaude. Euskadi, Europa Hegoaldeko Nodo Aurreratua da Teknologia Kuantikoetan, eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, Aldundiak Etorkizuna Eraikizeko \u2018Gipuzkoa Quantum\u2019 proiektuaren berri eman du. Proiektu horren bidez, Gipuzkoa teknologia kuantikoen berrikuntzarako eta enpresen garapenerako hub bihurtu nahi da. Markel Olanok garrantzia eman dio Eusko Jaurlaritzarekiko lankidetzari; izan ere, haren ustez, lankidetza horri esker \u201corain arteko urratsak bizkortzen ari dira, eta Gipuzkoan teknologia horiekin lotutako ekosistema indartzen. Eskutik helduta goaz eta modu osagarrian ari gara lanean. Aldundian balio-katea, enpresak eta start up-ak garatzen ari gara, eta I+G+Bko zentroei laguntza ematen, eta Hezkuntza Sailaren zeregina funtsezkoa da ezagutza, prestakuntza eta azpiegiturak sortzeko\u201d.<\/p>\n<p>Olanok azpimarratu duenez, Gipuzkoa jada \u201cerreferentea da\u201d arlo horretan, \u201cbai ahalmenei eta bai indarguneei\u201d dagokienez, \u201cerakundeen arteko lankidetza, espezializazio adimenduna eta epe luzerako ikuspegia\u201d oinarri dituen ereduari esker. \u201cLan horri esker, azken 20 urteetan prestigiozko zentroak sortu dira, hala nola DIPC, MPC eta Nanogune, eta horietatik enpresa proiektu arrakastatsuak sortzen ari dira jada. Oraingo erronka da gaitasun horiei ahalik eta etekinik handiena ateratzea, etorkizuneko ekonomia eraikitzen jarraitzeko. Teknologia kuantikoek agertoki berri bat irekitzen dute, informazio kantitate handiak maneiatzeko eta prozesatzeko gaitasuna dutelako, eta mugikortasunean, energian, zibersegurtasunean edo osasunean aplikazio ugari dituztelako. Jarduera ekonomiko berria eta kalitatezko enplegua sortzea ahalbidetuko dute, eta eskaintzen dizkiguten aukera guztiak baliatu nahi ditugu, gure lehiakortasuna eta ongizatea indartzen jarraitzeko. Ilusioz betetzen gaituen proiektua da\u201d.<\/p>\n<p>Topaketa honetan, Eusko Jaurlaritzak bikaintasunaren ikerketa xede duen IKUR 2030 estrategia azaldu du. Estrategia horren helburua da Euskadiko sare zientifikoa indartzea eta lau nitxo zehatzetan nazioarteko posizionamendua lortzea. Hori horrela, 100 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2021-2030 aldirako. Nitxo edo esparru horietako bat, hain zuzen ere, teknologia kuantikoena da.<\/p>\n<p><strong>Adibide arrakastatsuak<\/strong><\/p>\n<p>Jardunaldiak maila oso altuko hitzaldi bat izan du \u2018IBM Research\u2019-eko \u00a0presidenteorde senior eta zuzendari Dario Gilen eskutik, zeinak IBMk konputazio kuantikoan egiten duen lanaren berri eman baituen. Ingeniaria eta doktore nanoegituretan MITen, Gil munduko korporazio ikerketa erakunde handienaren buru da. IBM Research-ek 3.000 zientzialari baino gehiago ditu, sei kontinentetako 12 laborategitan lan egiten dutenak. National Science Board (NSB) erakundeko 25 kideetako bat da. National Science Foundation (NSF) erakundearen gobernu-organoa da, eta Kongresuari eta AEBko presidenteari aholkuak ematen dizkie zientziari eta ingeniaritzari lotutako hezkuntzaren eta ikerketaren arloan.<\/p>\n<p>Lan saioan Rom\u00e1n Or\u00fas ere egon da, Multiverse Computing enpresako CSO eta sortzaileetako bat. Gipuzkoako start up honek konputazio-soluzio irisgarriak garatzen ditu, batez ere finantzen sektorerako \u2013inbertsioak, iruzurra hautematea\u2026\u2013. 2019an sortu zen, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ekintzailetza bultzatzeko Txekintek\/Ekintzaile programaren bidez. 10 nazionalitatetako langileak ditu, eta denbora laburrean aurrerapen esponentziala izan du: iaz 10 milioiko finantzaketa-txanda pribatu bat itxi zuen, eta beste 12,5 milioi jaso ditu Berrikuntzaren Europako Kontseilutik.<\/p>\n<p>Era berean, Gipuzkoa Next izeneko laguntza lerroaren emaitzak ezagutarazi dira. Aldundiak joan den urtean jarri zituen martxan laguntza horiek, konputazio kuantikoari lotutako proiektuak babesteko, 435.000 euroko zenbatekoarekin. Dirulaguntza jaso zuten I+G+Bko erakundeak hauek izan ziren: Tecnalia \u2013 101.393 euro \u2013, DIPC \u2013 106.083 euro \u2013, CIC nanoGUNE \u2013 98.951 euro \u2013 eta Materials Physics Center (EHU) \u2013 128.573 euro \u2013. Proiektuei dagokienez, Tecnun bloke handien luzeren kode kuantiko degeneratuak diseinatzeko lanetan ari da; DIPC zentroak teknologia kuantikoetarako plataforma berriak esploratzen ditu, material topologikoen erabileratik abiatuta; CIC nanoGUNEk spin molekularren irisgarritasuna eta kontrol koherentea ikertzen du STM eta mikrouhinen konbinazioaren bitartez; eta, azkenik, MPC zentroak bit gutxiko prozesadore kuantikoen garapenean lan egiten du.<\/p>\n<p>Jardunaldian Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ere parte hartu du, bai eta prestigio handiko enpresetako, BERCetako, IKZetako, teknologia-zentroetako, unibertsitateetako eta eragile ekonomikoetako 80 ordezkari inguruk ere, eta Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatu Jabier Larra\u00f1agak itxi du.<\/p>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bi agintariek teknologia kuantikoari buruzko jardunaldia inauguratu dute gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Bazkundean. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratzek teknologia kuantikoei buruzko jardunaldi bat inauguratu dute gaur goizean Donostian. Bertan, teknologia horien inguruan irekitzen diren negozio aukerak ezagutarazi dituzte, estrategiak partekatzeaz gain. Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egin da foroa, eta&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":2478,"comment_status":"closed","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[54],"tags":[],"class_list":["post-3068","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3068"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3068"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3068\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4673,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3068\/revisions\/4673"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2478"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3068"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3068"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3068"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}