{"id":4766,"date":"2016-07-20T12:59:32","date_gmt":"2016-07-20T12:59:32","guid":{"rendered":"http:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/?p=14811&#038;lang=eu"},"modified":"2016-07-20T12:59:32","modified_gmt":"2016-07-20T12:59:32","slug":"hautatuak-dira-toribio-echevarria-sarietarako-hamar-proiektu-finalistak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/hautatuak-dira-toribio-echevarria-sarietarako-hamar-proiektu-finalistak\/","title":{"rendered":"Hautatuak dira Toribio Echevarria sarietarako hamar proiektu finalistak"},"content":{"rendered":" <img decoding=\"async\" src=\"http:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/wp-content\/uploads\/entregatoribio.png\" alt=\"\" loading=\"lazy\" \/>Sariak uztailaren 28an emango dira.<\/p>\n<p>Eibarren, 2016ko uztailaren 20an. <strong>Toribio Echevarria sarien epaimahaiak aurtengo ediziorako hamar proiektu finalistak hautatu ditu. Sari hauek duela 26 urtez geroztik ematen dira Eibarko Udalaren eta BIC Gipuzkoaren ekimenez, eta Euskadiko erreferente nagusia dira ekintzailetzako ideia eta proiektuen sariketa guztien artean.<\/strong><\/p>\n<p>Epaimahaiak hamar finalistak hautatu dituzte aurkeztutako 37 enpresa-ekimenen artean. Horietako 26 \u201cIdeiak eta Proiektuak\u201d kategorian aurkeztu dira eta 11 \u201cEnpresa Berria\u201d kategorian aritu dira lehian. Sari hauetako bakoitza 10.500 eurorekin hornituta dago, eta laguntza, prestakuntza eta aholkua jasotzeko aukerarekin. Badira beste sari batzuk ere, garapen teknologikoa edota internazionalizazio-prozesurako laguntza behar duten ekimenentzat. Gainera, \u201cI\u00f1aki Goenaga\u201d Aintzatespena emango da Ekintzailetza Teknologikoa saritzeko, Eibarko ETEen eta ekintzaileen artean, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin duten eta beren inguruko eraldaketa sozio-ekonomikoan nabarmenki lagundu dutenei zuzendua.<\/p>\n<p>Aurkeztu diren hautagaien jarduera-esparruak sektore hauetan kokaturik daude: Industria\/iraunkortasuna, Manufaktura aurreratua, Bizitzaren zientziak eta IKT.<\/p>\n<p>\u201cIdeiak eta Proiektuak&#8221; kategoriako finalistak dira &#8220;Simple-neb&#8221; Sare bibrakorreko lainoztagailua, Gogoa Mobility Robots, 3R Labs, Bio NC eta WimbiTek. \u201cEnpresa Berria\u201d kategorian, epaimahaiak hautaturiko bostak dira Tumaker, Countercraft, I+Med, Prospero Biosciences eta Vi4 Crane<\/p>\n<strong>\u201cENPRESA IDEIAK\/PROIEKTUAK\u201d KATEGORIA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Simple-neb&#8221; Sare bibrakorreko lainoztagailua <\/strong><br \/>\nGailu medikoen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa, arnas terapien alorraren barruan.<\/p>\n<p><strong>Gogoa Mobility Robots<\/strong><br \/>\nMugitzen laguntzeko eta lesio fisikoak eta neuronalak errehabilitatzeko sistema robotikoen diseinua eta fabrikazioa.<\/p>\n<p><strong>3R Labs.<\/strong><br \/>\nMolekula berritzaileen diseinua eta fabrikazioa, eta medikamentuen screeninga ehun-kultiboetan, gaixotasun-ereduekin zein gabe. Iraunkortasuna laborategien zerbitzura.<\/p>\n<p><strong>BioNC<\/strong><br \/>\nNanozelulosa ekoizteko eta haren aplikazio industrialetarako makineria diseinatzea, garatzea eta merkaturatzea.<\/p>\n<p><strong>WimbiTek<\/strong><br \/>\nBasafauna monitorizatzeko sistemak.<\/p>\n<strong>\u201cENPRESA BERRIA\u201d KATEGORIA<\/strong><\/p>\n<p><strong>Tumaker <\/strong><br \/>\n3D inprimaketako ekosistema berri bat garatzea kontsumo handirako (mass market), 3D inprimagailu trinko, xume, sendo eta funtzional baten eta eduki-plataforma baten arteko konektagarritasunari esker.<\/p>\n<p><strong>Countercraft<\/strong><br \/>\nZibersegurtasuneko enpresa. Segurtasun-plataforma eskaintzen du esparru digitalean, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta.<\/p>\n<p><strong>I+Med<\/strong><br \/>\nMedikamentuak kontrolpean askatzeko nanohidrogel biopolimeriko injektagarriak ikertzea eta garatzea.<\/p>\n<p>Prospero Biosciences<br \/>\nNanomintz eta elementu mekatroniko konplexuak (MCP detektagailuak) fabrikatzea, mihiztatzea eta probatzea, masa eta pisu handiko molekulak neurtzea ahalbidetzen duten masa-espektrometriako detektagailuetan ezartzeko.<\/p>\n<p><strong>Vi4 Crane<\/strong><br \/>\nHobietan soltean biltegiratutako produktuen manipulazioa automatizatzeko soluzio aurreratua.<strong>Sari banaketa <\/strong><\/p>\n<p>Toribio Echevarria sarien 26. edizioko sari banaketa uztailaren 28an izango da, goizeko 11tan, Eibarko IK4-TEKNIKERen, eta bertan izango dira Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Eibarko alkate Miguel de los Toyos.<\/p>\n<p>Sariketa hau sortu zenetik, 560 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saria jaso zuten proiektuek 35 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 700 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak kualifikazio-maila handikoak.<\/p>\n<p>Eibarko udalak, Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako haren Sailaren eta Bic Gipuzkoaren zuzendaritzapean, ekimen hau sustatu eta babesteari ekin dio, honako erakunde hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko Ekintzailetzako zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua, SPRI, APD, Gipuzkoako Bazkundea, El Diario Vasco, Elkargi eta ADEGI, CEBEK eta SEA euskal patronalak.\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sariak uztailaren 28an emango dira. Eibarren, 2016ko uztailaren 20an. Toribio Echevarria sarien epaimahaiak aurtengo ediziorako hamar proiektu finalistak hautatu ditu. Sari hauek duela 26 urtez geroztik ematen dira Eibarko Udalaren eta BIC Gipuzkoaren ekimenez, eta Euskadiko erreferente nagusia dira ekintzailetzako ideia eta proiektuen sariketa guztien artean. Epaimahaiak hamar finalistak hautatu dituzte aurkeztutako 37 enpresa-ekimenen artean&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":3216,"comment_status":"closed","ping_status":"","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[54,53],"tags":[],"class_list":["post-4766","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-berriak","category-noticias"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4766"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4766"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4766\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3216"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4766"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4766"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4766"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}