{"id":9555,"date":"2026-09-17T11:25:12","date_gmt":"2026-09-17T10:25:12","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/?p=9555"},"modified":"2026-09-17T11:30:30","modified_gmt":"2026-09-17T10:30:30","slug":"gipuzkoan-berrikuntza-sustatzeko-eta-kirolaren-industria-eraldatzeko-aliantza-sendotu-du-sportek-hubek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/gipuzkoan-berrikuntza-sustatzeko-eta-kirolaren-industria-eraldatzeko-aliantza-sendotu-du-sportek-hubek\/","title":{"rendered":"Gipuzkoan berrikuntza sustatzeko eta kirolaren industria eraldatzeko aliantza sendotu du Sportek Hubek"},"content":{"rendered":"<p><em>\u201cHubeko bazkideek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute kirol-berrikuntzaren ekosistema irekia sendotzeko, eta garrantzi berezia emango zaio emakumezkoen SportsTecharen alorrari.\u201d <\/em><\/p>\n<p>Donostia, irailaren 16a. 2021ean sortu zen Sportek Hub, balio erantsi handiko kirol-industria sendotzeko asmoz, eta, ordudanik, inpaktua duen berrikuntza eta negozio, produktu eta zerbitzu berriak bultzatu ditu. Bokazio oso argia du: kirola, teknologia, enpresa, ekintzailetza eta ikerketa lotzea, kirol-industria berritzaile, lehiakor eta jasangarriago bat eraikitzeko.<\/p>\n<p>Sportek Hub baterako ekimen bat da, zeinean aktiboki parte hartzen baitute Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoak, Eibarko Udalak eta Donostiako Udalak, bai eta kirolaren, teknologiaren eta enpresaren ekosistemako beste eragile garrantzitsu batzuek ere. Erakundearteko lankidetza horrek hubaren izaera estrategikoa eta eskualdean duen inpaktua sendotzen ditu.<\/p>\n<p>Bazkide sustatzaileekin batera \u2014Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eibarko Udala eta Donostiako Udala\u2014, hainbat programa eta jarduera garatu dira, eta, haiei esker, 45 ekimen ekintzaile identifikatu eta babestu dira: haietatik 21 merkatuan diharduten enpresa berriak dira gaur egun.<\/p>\n<div class=\"wp-block-image\"><a ref=\"magnificPopup\" href=\"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/firma-2-scaled.jpg\"><img decoding=\"async\" class=\"wpa-warning wpa-image-missing-alt wp-image-9550 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/firma-2-1024x1001.jpg\" alt=\"\" width=\"629\" height=\"615\" data-warning=\"Falta el texto alternativo\" srcset=\"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/firma-2-1024x1001.jpg 1024w, https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/firma-2-300x293.jpg 300w, https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/firma-2-scaled.jpg 1560w\" sizes=\"(max-width: 629px) 100vw, 629px\" loading=\"lazy\" \/><\/a><\/div>\n<p>2025ean, balio-proposamenaren inguruko gogoeta-prozesu bat egin zuen Sportek Hubek; hala, bazkide sustatzaile guztiek adosturiko gobernantza-eredu berri bat definitu zen. Horren emaitza gisa, fokua bereziki emakumezkoen SportsTechean duen kirol-berrikuntzako lehen berrikuntza-zentroa da Sportek Hub. Hala, Sportek Hubek eremu hauetan dihardu: emakumeei aplikatutako SportsTecha, material berriak, jasangarritasuna, kudeaketa-ereduak, kirol digitala, osasuna, ongizatea, jarduera fisikoa eta kiroletarako espazio adimendunak.<\/p>\n<p>Gaur pauso garrantzitsu bat eman da Sportek Hub sendotzeko prozesuan, goizean sinatu baitute lankidetza-hitzarmen berria Jon Insausti Donostiako alkateak, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak. Protokoloa sinatzeko ekitaldian parte hartu dute, halaber, Sportek Hubek bultzatzen duen ekintzailetza-profilaren erakusgarri diren bi ekimenetako ordezkari hauek: B\u00e1rbara Quecedo Gladiatrixen bazkide sortzaileak eta Francesc Paris Optec4Lifeko CEOak.<\/p>\n<p><strong>Jon Insausti,<\/strong> Donostiako alkatea: \u201cLankidetza estrategikoa da Donostiarentzat. Izan ere, metro gutxian ikerketa, osasuna eta kirola bateratzen dituen hiri-barruti bat du, zentro teknologikoen sare garatu batek, biozientzietako sail aitzindari batek, pronoterapiako zentro bat izango duen osasun-hiri batek eta kirol-hiri batek osatua. Kirol-berrikuntzaren alde lan egiteak zentzua du biztanleen % 70ek kirola erregularki egiten duten eta I+G+Bko inbertsioa % 3,7koa den hiri batean. Gainera, erabat sinesten dugu aliantzetan, eta lankidetza honek donostiarrentzat emaitza positiboak ekarriko dituela uste dugu\u201d.<\/p>\n<p><strong>Jon Iraola,<\/strong> Eibarko Udaleko alkatea: \u201cEibarrentzat, industriarekin, berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotura estua duen hiria izanik, Sportek Huben parte izatea aukera bikaina da bide berriak irekitzen jarraitzeko. Emakumezkoen SportsTecharen alde lan eginez, kirol-industria berritzaile, inklusibo eta lehiakorrago bat bultzatzeko aukera izango dugu, eta, modu horretan, aukera berriak sortuko dira Gipuzkoako talentuarentzat eta enpresentzat. Eibarrek prozesu horren parte aktibo izaten jarraitzea nahi dugu, eta lagundu nahi dugu, halaber, Gipuzkoa etorkizuneko kirol-industriaren abangoardian mantentzen.\u201d<\/p>\n<p><strong>Maria Luisa Arriola,<\/strong> BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzailea: \u201cGure nahia da Sportek Hubek elkargunea izaten jarraitzea, baita aukera berriak sortzeko, talentua eta inbertsioa erakartzeko eta inpaktu handiko proiektuak garatzeko plataforma ere, eta, hala, etorkizuneko kirol-industria eraikitzea eta, gainera, kirol-erakundeen lehiakortasuna areagotzeko aukera emango duten teknologia berriak sartzeko plataforma gisa aritzea\u201d.<\/p>\n<p><strong>B\u00e1rbara Quecedo<\/strong> Gladiatrixeko bazkide sortzaileak azaldu duenez, \u201cEkimena garatzeko eta abiarazteko prozesu guztian laguntzen ari zaigu Sportek Hub bere aditu-sarearen, networkingaren eta lanerako espazioen bidez; gainera, proiektuak bat egiten du emakumezkoen SportsTecharen aldeko apustuarekin. Kontaktu-kiroletarako emakumezkoentzako ekipamendua diseinatu eta garatzen du Gladiatrixek. Sektorearen gabezia argi bati erantzuteko sortu zen proiektua: kirol-material gehiena eredu maskulinoetan oinarrituta diseinatzen da oraindik. Gladiatrixek, Donostiatik, produktuaren berrikuntza, diseinua eta komunitateari aktiboki entzutea bateratzen ditu, doitzea, segurtasuna eta kirol-esperientzia hobetuko dituzten soluzioak sortze aldera. Gaur egun, bere marka propioa merkaturatzen du, eta emakumezkoen gorputzerako babes espezifikoak garatzen dihardu, hazteko eta nazioartean zabaltzeko bokazioarekin, betiere\u201d.<\/p>\n<p><strong>Frances Paris<\/strong> Optec4Lifeko CEOak azaldu duenez, \u201cSportek Hub aukera ematen ari zaigu, ikertzaileei laguntzeko programaren bidez, gure monitorizazio metaboliko ez-inbaditzaileko teknologia kirolaren esparruan baliozkotzeko. Lehen fase honetan, laktatoaren neurketan jarri dugu ardatza: funtsezko biomarkatzaile bat da ariketaren bizitasuna, ahaleginaren atalaseak eta errekuperazioa karakterizatzeko, eta gaur egun modu inbaditzaile eta puntualean neurtzen da.<\/p>\n<p>Gure helburua da kirolariaren erantzun metabolikoaren ikuspegi askoz osatuago bat lortzeko aukera emango duen monitorizazio jarraitu ez-inbaditzaile bat garatzeko bidean aurrera egitea. Laktatoaz gainera, informazio osagarria eman eta goi-errendimenduko kirolean teknologiaren balioa areagotu dezaketen beste biomarkatzaile batzuk ere sartzeko aukera ebaluatzen ari gara.\u201d<\/p>\n<p>Protokoloa sinatuta, akordio bat formalizatzeaz gainera, etorkizuneko kirol-industria eraikitzen batera lan egiteko ikuspegi partekatu bat eta aliantza bat berretsi dira. Testuinguru horretan, kirolaren sektorearen erronka handiei erantzuteko, beharrezkoak da eragileen arteko lankidetza, bai eta eta ahalmenak, ezagutza, talentua eta esperientzia batzea ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cHubeko bazkideek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute kirol-berrikuntzaren ekosistema irekia sendotzeko, eta garrantzi berezia emango zaio emakumezkoen SportsTecharen alorrari.\u201d Donostia, irailaren 16a. 2021ean sortu zen Sportek Hub, balio erantsi handiko kirol-industria sendotzeko asmoz, eta, ordudanik, inpaktua duen berrikuntza eta negozio, produktu eta zerbitzu berriak bultzatu ditu. Bokazio oso argia du: kirola, teknologia, enpresa, ekintzailetza eta&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":9547,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[86],"tags":[],"class_list":["post-9555","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-kategoriarik-gabe"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9555"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9555"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9555\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9558,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9555\/revisions\/9558"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9547"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9555"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9555"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bicgipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9555"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}