Ingurunearen jarraipena, berrikuntza eta barnekintzailetzaren motorea

Jardunaldi hau UP!Euskadi Barnekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan kokatzen da. Bere helburua da berrikuntza eta aukera berriak identifikatu eta horiek barnekintzailetza ekimen berrien sorburu izateko gaur egun enpresa baten ingurunea era sistematiko batean behatu eta monitorizatzeak duen garrantzia nabarmentzea.
Saioa gure lurraldeko enpresa eta tarteko eragileetako pertsona eta zuzendaritza-taldeei zuzenduta dago eta eduki teoriko eta praktikoak jorratuko dira bertan, Mathieu Carenzo eta Antonio Dávilaren eskutik, biak IESEko irakasleak eta berrikuntza eta enpresa ekimen berrien sorreran eskarmentu handi dutenak.

HIZLARIAK
Mathieu Carenzo, ekintzailea, IESEko Berrikuntza eta Ekintzailetza Ekimeneko irakaslea eta inbertitzaile pribatua da. Esperientzia zabala du ekintzaileekin lanean eta zuzendaritza karguetako prestakuntza programetan.
Antonio Dávila, IESEko Kontabilitate eta Kontroleko eta Ekintzailetza Ekimeneko irakaslea da eta esperientzia handia du startup-en sustapenean eta berrikuntzaren kudeaketan.

Eguna: 2018ko abenduaren 13a
Ordutegia: 9:15etatik 14:00etara
Lekua: BIC Gipuzkoa – Iñaki Goenaga, 5 (TEKNIKEReko Eraikina), EIBAR


EGITARAUA

9:15 Ongi etorria eta saioaren irekiera
• Luis Manuel Cañizares – Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza Arduraduna

9:30 Gero eta konplexuagoak diren inguruneetatik abiatuta berritzaile izateko dauden aukerak
• Mathieu Carenzo – IESEko Ekintzailetza Lecturer-a

10:30 “Sensing organization” – kanpo-aukerei irekita dauden enpresak diseinatzen
• Antonio Dávila – IESEko Ekintzailetzako irakaslea

11:00 Atsedena-kafea

11:30 Ikerketa kasuaren gaineko taldeko lana

12:00 Ikerketa kasua – ingurune aldakor bati aurre egiteko prestatzen

13:00 Enpresa bakoitzaren ingurune lehiakorraren lehen irudikapena

13:45 Barnekintzailetza proiektuak aurrera eramateko laguntza eta erremintak
• Ainhoa Unamuno – BIC Gipuzkoa

14:00 Saioaren amaiera eta LUNCHa

Izena eman

By |2018-11-23T16:31:56+00:00November 23rd, 2018|Berriak|