Maiatzak 19, Barne-ekintzailetzako Up!Euskadi barnetegia: kontaktatu, konektatu eta abian jarri

IK4 Barne-ekintzailetzako barnetegiko bigarren hitzordua gertu dago jadanik. Datorren maiatzaren 19an, ostegunez, IK4- Tekniker ikerketa-zentroaren egoitzan elkartuko gara enpresa eta startup-en arteko kolaborazioaren bidean gehiago ikasi eta praktika garatzeko.

Bigarren fase honetan, kolaboraziorako beren lehentasunak identifikatu dituzten eragileak elkartuko dira eta aukera izango dute lankidetza garatzeko orduan usu diren zalantzak eta eragozpenez gogoeta egiteko. Horretarako laguntza aparta eskainiko dute prozesu osoan zehar coach eta laguntzaile lana beteko duten Mathieu Carenzo eta Mario López de Avila adituek, besteak beste, “Lean Coffee” metodologiaz baliatuko direnak.

Jardunaldiaren bigarren fasean, bestalde, enpresa eta startup-ek bilera pribatuak egiteko aukera izango dute, aurreko fasean identifikatu zituzten lankidetza eta negozio-aukeretan sakontzeko. BIC zentroen laguntza ere izango dute, prozesuan zehar aktibatzaile baitira. Beraz, bigarren atal honen helburua da lankidetza-prozesuan aurrera egitea, eta elkarrekin garatu daitezkeen proiektuak ezartzea, horretarako Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren indarra baliatuz.

Jardunaldia: Merkaturako transferentzia eta hazkundea bioosasun arloan
2016 Berrindartez Ekonomiko Planaren aurkezpena