4 euskal startup MassChallengeren munduko finalerdira heldu dira

Zorionak LukkapMedicSen, Smowltech eta S-There startupi MassChallengeren munduko finalera heltzeagatik. Bostonen astebeteko bizkortze komertzialeko lantegia egin ondoren aukeraketa-batzorde batek erabaki du 4 euskal startupak azken errondan lehiatuko direla.

Mundu osoko ia 1000 startupekin batera lehiatuko dira. Beste sailkapen batek aukera emango die 130i 4 hilabeteko bizkortze-programa egiteko, MassChallengeren munduko sareko egoitzetako batean. Esperientzia honek aukera emango die euren enpresa-proiektua maila aurreratuago batean jartzeko eta merkatu globalarekin konektatzeko.

Etapa hau gainditu ondoren, finalista bakarra aukeratuko da, 100 000 $ irabaziko dituena.

LukkapMedicSen, Smowltech eta S-There MassChallenge-Biscayren laugarren edizioan egon diren hamabost startupetako lau dira.
By |2019-04-15T16:23:39+00:00April 15th, 2019|Berriak|