25. edizioaren aurkezpena Toribio Echevarria Sariak

 

totibio-echevarria-cabecera

Eibarko alkateak, Miguel de los Toyos eta Marisa Arriola, Bic Gipuzkoa Berrilaneko arduraduna, 25 edizioa aurkeztu dute gaur.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa Berrilanek 1990 urtean sortu zituzten Toribio Echevarria sariak eta guztira, 100.000 euro baino gehiago banatzen dituzte. Aurten Toribio Echevarria sariek beren zilarrezko ezteiak ospatuko dituzte eta XXV edizio honetan ere, sari honek sustatu nahi dituen baloreak berresten dira: ekintzaile izateko gaitasuna, enpresen sormena eta garapena eta bereziki, berrikuntza teknologikoa.

Ekimen honek azken bi hamarkadetan lortutako ospea edizioz edizio aurkeztutako proiektu eta ideien kopuru handiak bermatzen dute. Sariak sortu zirenetik, 540 proiektu baino gehiago baloratu dira. Hauetatik garaile suertatu direnek, 34,5 milioi eurotako inbertsioa izan dute eta695 lanpostu berri sortu dituzte.
Manuel Laborde Werlinden saria, STAPH SCAN eta ELIKAeSPORT sarituak izan dira
Toribio Echevarria Sarien banaketa