Azken urteetan enpresa negozio jarduerak aurrera eramateko, ingurunearen pixkananakako aldaketa antzematen da. Jardueren  globalizazio handiago batekin bat, etengabeko aldaketa ingurunean murgilduta daude enpresak, non informazioaren eta ezagutzaren etengabeko joan etorriak enpresek merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzuen pertsonalizazio eta diferentziazioa aurrekaririk gabeko maila batetara bultzatuaz.

Berrikuntza da uneoro aldatzen den jarduera ingurune honi aurre egiteko funtsezko bitartekoa. Nahiz eta enpresaren berrikuntza beharra gero eta gutxiago dudan jarri, enpresa berrien kasuan argiagoa da oraindik.

Kooperazioa izan ohi da jarduera hauei modu eraginkorrean aurre egiteko formula. Nahiz eta askok beldurra izan, hau erabiltzen jakin dutenek epe luzera interes ekonomikoak positiboki jostean, merkatuaren ikuspegia partekatzean eta teknologien osagarritzean egindako ahaleginak sarituak izaten dira.

Aldagai internazional eta edo transnazionala gehitzeak lankidetzarekiko aukera asko gehitzen ditu, aurkeztuko dugun sarean hain zuzen sare horiek osatzen dituen 52 herrialdeetara ateak zabaltzen ditu.

Jardunaldiaren helburua:

Bic Berrilanen inguruko enpresei Euskadiko Enteprise Europe Network Sareak egiten dituen jarduerak ezagutzera ematera du helburutzat kooperazio baita aliantzak bilatzeko eta enpresa hauen produktu eta zerbitzuei merkaturatzea indartzeko erreminta bat bezala identifikatzea ere.

Aurkezpenean zehar eskuragarri dauden eta Europako batzordeak %100ean finantzatuta dituen, hots, kostu barikoak Enpresa onuraduntzat, zerbitzuak azalduko dira.

Era berean kasu praktikoak aurkeztuko dira eta tarte bat galdera eta eztabaidarako izango da.

Egitaraua

10:00h   Aurkezpena

10:15h    Enterprise Europe Sarearen Zentru Sarea

10:30h     Zerbitzu zehatzak

11:00h  Adibideak. Kasu praktikoak eta eztabaida

Eguna: 2013ko urriaren 30a

Lekua: Bic Berrilan, Miramongo Parke Teknologikoa, Mikeletegi Ibilbidea, 56 (Donostia)

Informazioa eta izen ematea: entreprenari@entreprenari.com

 

 

[/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]