BIC Gipuzkoa, enpresa-sare adimendunerantz

BIC Gipuzkoa enpresa-ekimenei laguntzeko zentro bat da, 1993tik prestakuntza, laguntza eta finantzaketarako bidea eskaintzen diena Gipuzkoako oinarri teknologikoko enpresa-ideia berriei. Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentro honek aholkularitza ematen die ekintzaileei, eta, horrezaz gain, Gipuzkoako ETEekin lan egiten du barnekintzailetza bultzatzeko eta startup teknologikoekin sinergiak sortzeko berrikuntza irekiko prozesuen bitartez.

Bere azken helburua da profesionalak eta enpresak kapital adimendunez inguratzea, enplegua eta aberastasuna sortzen jarraitzeko Gipuzkoan. Etorkizuneko estrategiei dagokienez, BIC Gipuzkoak apustu sendoa egin du euskal ekintzailetzaren ekosisteman potentzial handia duten bi eremu hauen alde: bio-ingeniaritza eta osasuna, eta fabrikazio adimenduna.

Nebulok eta CounterCraft nagusitu dira ekintzailetza berritzailearen Toribio Echevarria sarietan
41 herrialdetako 257 proiektu aurkeztu dira BIND 4.0 ekimenera