BIC Gipuzkoak 42 enpresa-proiektu berri onartu ditu urteko lehen hiruhilekoan

Proiektu horientzako laguntza ekonomikoa 1.325.000 eurokoa izan da

BIC Gipuzkoak urteko lehen hiruhilekoan garatutako jarduerak onartutako proiektu kopurua nabarmen haztea islatzen du eta, hala, azken urteotako goranzko joera indartzen doa. 2017 urtean 65 enpresa-ekimen berri onartu ziren. Aurtengo lehenengo sei hilabeteetan 42 proiektuk lortu dute BIC Gipuzkoaren Hautaketa Batzordearen oniritzia, eta 1.325.000 euroko ditu-laguntzak jaso dituzte.

Onartutako proiektuetatik, 24 Ekintzaile/Txekintek programara aurkeztu dira, ideia garatu eta enpresa abiarazteko fasean laguntza eta finantziazioa eskaintzen duenera. Kasu horretan onartutako laguntzak 685.000koak dira. Gainerako 18ak Ekintzaile/Barnetekin programaren baitan onartu dira, intraekintzailetza sustatu eta enpresen barruan proiektu eta jarduera berriak sortzea sustatzeko. Ekimen horietara bideratutako zenbatekoa 640.000 eurokoa izan da.

Proiektuak ebaluatu eta diru-laguntzak onartzen dituen Hautaketa Batzordea honako erakundeetako adituek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila, SPRI, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saila eta BIC Gipuzkoa.

2018ko lehenengo sei hilabeteetan onartutako proiektu kopuruak eta horien kalitateak pasa den urtearekin alderatuta jarduera ekintzailearen bultzada berri bat azaleratzen dute. Joera hori sendotzen ari da azken ekitaldietan eta BIC Gipuzkoako zuzendari gerente den Marisa Arriolaren usttan, “balio handia da hori lurraldeko ehun ekintzaile eta enpresarialarentzat, zientzia eta berrikuntza oinarri dituzten ekimenak baitira eta espezializazio adimenduko RIS3 estrategia sektorialak hedatzean sakontzen baitute”.

Onartutako proiektuen jarduerak, nagusiki, fabrikazio aurreratuaren, energiaren, bioteknologiaren, osasunaren, zibersegurtasunaren eta mugikortasunaren sektoreen baitakoak dira.

BICeko ekintzaileen profila honako hau da: 30-45 urte bitartekoak, goi-mailako ikasketak dituztenak (bereziki gradu politeknikoak) eta aurrez enpresa eta aholkularitzetan esperientzia dutenak. Gainera, doktoreak eta unibertsitate-ingurunetik datozen proiektuetako pertsonak ere ekintzailetza-prozesuetan esku hartzen ari dira.

BIC Gipuzkoak aurten 25. urteurrena ospatuko du, honako emaitza honekin: 732 proiektu lagundu ditu, 359 enpresa berri sortu dira eta beste 108 dibertsifikatu. BIC Gipuzkoak lagundutako proiektuen biziraute-indizea nabarmentzekoa da, merkaturatutako ekintzailetza-ekimenen % 80k jarduerari eutsi baitiote gaur egun; horietako asko, gainera, erreferente dira sektore eta jarduera berritzaileetan.

BIC Gipuzkoaren % 50 SPRI-Eusko Jaurlaritzarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena da, eta BIC erakundeen euskal sarearen parte da, BIC Araba, BIC Bizkaia eta BIC Bizkaia Ezkerraldearekin batera, eta erreferentziazko eragilea da lurraldeko ekintzailetza-ekosisteman; aliantza-sare bat eratu du unibertsitate, enpresa, teknologia-zentro eta erakunde publiko eta pribatuen artean, ideiak enpresa-proiektuetan eraldatzea azkartzea xede.

Bic StartUp! day-ren lehen edizioan, 4.0 industriaren, energiaren eta bioosasunaren sektoreetako 30 startup baino gehiago batu dira
Bederatzi proiektu finalistak Toribio Echevarria sarien hautagai