BIC Gipuzkoak 64 ekintzailetza-proiektu abiarazten eta 35 start-up sortzen lagundu du 2017an

Sortu zeneko 25. urteurrenean, BIC Gipuzkoak ekintzaile-jardueraren gorakada islatu du

Joan den urtean, BIC Gipuzkoa lurraldeko ekintzaileek aurkeztutako 250 ekimenez arduratu zen; hau da, % 20ko gehikuntza izan da aztertutako proposamenen kopuruari dagokionez. Horietatik 43 enpresa-proiektu berriei laguntzeko Ekintzaile-Txekintek programan sartu dira, eta beste 21 enpresetan barne-ekintzailetzari laguntzeko Barnetekin-Ekintzaile programan. Programa horien esparruan guztira 1.860.000 euroko laguntzak eman dira. Gainera, 2017an, BIC Gipuzkoak 35 start-up sortzen lagundu du.

Prentsa Oharra

Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko ikastaroa
BIND 4.0 ekimenak martxan jarri du startupen azelerazio-programaren hirugarren edizioa