BIND 4.0 – zazpigarren edizioa irekita

Berrikuntza Irekia eta Azelerazioa BIND 4.0programak parte hartzeko deialdia ireki die industria adimendunari, energia garbi eta jasangarriari, osasunari eta elikadurarizuzendutako soluzioak dakartzaten startupei. Programaren helburua da startup onenei lehenbezeroak eskaintzea enpresa liderretan, eta haien hazkundean laguntzea 4.0 industriaren ekosistemarekiko konexioaren, kalitatezko prestakuntzaren eta kalitatezko mentoreen bidez, baita beren sektoreko inbertitzaileekin harremanetan jarrita ere, besteak beste.

Orain arte, BIND 4.0 programan 240 proiektutik gora garatu dira 4.0 industriako enpresa liderrekin. Gainera, aurten erreferentziazko 65 enpresa baino gehiago ditugu, hala nola Bridgestone, CAF, Cofares, Faes Farma, Iberdrola, Mercedes-Benz, Uvesco, Quirónsalud eta Siemens Gamesa, soluzio iraultzaileak dituzten startup berritzaileak kontratatzea helburu dutenak.

Startupentzako onurak
  • Teknologia merkatuan baliozkotzea
  • 65 enpresa baino gehiagotara sartzea
  • Azeleraziorako laguntza
  • 45.000 €-ko kontratuak, batez beste
  • Beren jarduera-sektorean murgiltzea
  • Kalitate-mentoretzak
  • Negozioko eta hazkundeko workshopak
  • Industria 4.0 ekosistemarako sarbidea
  • Enpresaren kapital-sarrerarik gabe eta jabetza intelektualaren kontserbazioa

informazio gehiago eta izen ematea: BIND 4.0

 

EKINTZAILE 2022
Irekita MANUEL LABORDE WELINDEN Sarien 22. edizioa