Cyber Surgery izan da aukeratua Bostongo Richi Entrepreneurs-en murgiltze-programarako

Cyber Surgery startup-a izan da aukeratua 2019. edizioko Richi Entrepreneurs-en “Boston Immersion Program”-en parte hartzeko; Bostonen egiten den murgiltze eta azelerazio programa aurreratua, munduko ekosistema berritzaile aurreratuenetako batean. Cyber Surgery-ren potentzial teknologikoa eta berritzailea oso positiboki baloratzeaz gain, beste alderdi batzuk ere saritu dira: helburuen irismena, talde sustatzailearen determinazioa eta jarrera, eta Estatu Batuetan inbertitzaileak aurkitzeko ahalmena. Cyber Surgery-k bi egonaldi egingo ditu Bostonen, lehena irailaren 30etik urriaren 4ra, eta bigarrena azaroaren 12tik 22ra.

Murgiltze-programari esker, Cyber Surgery-ren arduradunek lehen eskutik ezagutuko dute ekintzailetza-ekosistema estatubatuarra, eta etorkizuneko estrategiak finkatzeko gaitasunak barneratuko dituzte, baita bioteknologiaren eta osasunaren arloko ezagutzak zabaldu ere; modu esponentzialean hazten ari diren sektoreak, eta etorkizunera begira erronka handiei aurre egin behar dietenak.

Cyber Surgery-k bizkarrezurreko ebakuntzetarako laguntzaile-robotiko bat garatzen du, gaixoaren segurtausna handitzea ahalbidetzen duena, ahalik eta inbasio gutxien eraginez, eta operazien kostua eta denbora murriztuz. Bostongo egonaldiarekin, startup-a osatzen duen taldeak osasun-alorreko errealitate eta esperientziak partekatzeko aukera izango du; baita ere harremanak eraikitzeko inbertsore, bezero, ikerketa zentro, ospitale eta lehen mailako adituekin. Interakziorako eta gainontzeko startup-ekin sinergiak sortzeko aukera izango du Cyber Surgery-k.

Ekintzailetza berritzailea faktore determinatzailea da Gipuzkoako enpresa-ekosistemarako eta lehiakortasunerako; Gipuzkoak proiektu berritzaileak eta aitzindariak ditu askotariko arlo eta gaietan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoaren lankidetzarekin, Richi Entrepreneurs-en nazioarteko “Boston Immersion Program” programa babesten du, biomedikuntza, medtech, biotech eta digital health alorrak lantzen, eta inpaktu altuko produktu eta kontzeptu-frogak garatzen dituzten startup-ak babesteko helburuarekin.

Ances Open Innovation-en Nuavis Technology startup gipuzkoarra finalisten artean
Toribio Echevarria Sarien epaimahaiak hautatu ditu bederatzi finalistak