Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Mapa aurkeztu du Euskadik 2022ko Mobile World Congress-en

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, datorren martxoaren 1ean aurkeztuko du, Mobile World Congress (MWC) biltzarrean, Up! Euskadi plataforma, Euskal Ekintzailetza Ekosistemari buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dituen lineako plataforma berria.

  • Arantxa Tapia sailburuak Digital Leaders goi mailako mahai-inguruan parte hartu du, digitalizazioaren arloko ordezkari publiko zein pribatuekin batera.
  • Euskadi ekintzailetza teknologikorako hub garrantzitsua da, izan ere, egoitza bertan duten oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko 900 enpresa berri aktibo baino gehiago daude eta, era berean, mundu osoko startup enpresak erakartzeko gaitasuna duten nazioarteko ekintzailetza programak ere badira.
  • Eusko Jaurlaritzak, ekintzailetza sustatzeko ahaleginean, lurraldean enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortzeko ezinbesteko neurria baita, Up! Euskadi marka indartu egin du Euskal Ekintzailetza Ekosistemari buruzko lineako datu base propio bat abiaraziz.

Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko informazio eguneratua izateak laguntza emateko politikak eta ekimenak prestatu eta ebaluatzea ahalbidetuko du, datuetan oinarritutako erabakiak hartzea erraztuz, sektoreen arteko ezaguera trukea sustatuz eta berritzaileen hurrengo belaunaldiak nazioarteko arrakasta lor dezan beharrezkoan diren konexioak sortuz.

Proiektua SPRI taldeak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzak 2024 Ekintzailetzaren Erakundearteko Planaren (EEP) bidez onartu zuen ekintzailetza eta barneko ekintzailetza sustatzeko konpromisoa gauzatzeko helburuarekin.

Plataforma berri honek, Euskadiko uneko panorama teknologikoaren irudi xehatuagoa emateaz gain, lankidetza proiektu bat abiarazi du. Edozein startup enpresak, edozein inbertitzailek edo ekosistemako gainerako eragileek ere aukera izango dute beren enpresen datuak sartzeko eta beren profila hobetzeko, hartara datu horietarako sarbidea emanda komunitate osoari.

Datuen zehaztasun eta gardentasun handiagoak, euskal tokiko ekosistemaren konektibitatea hobetzeaz gain, lurraldea nazioarteko mapan posizionatzeko balioko du, ekintzailetza aurreratuko hub berri eta etorkizun handikoa den heinean.

Sartu plataformara: https://upeuskadi.spri.eus/eu/

Up! Euskadi plataforma

 Sarbide irekiko Up! Euskadi plataforma espezifikoki diseinatu da hazten ari diren komunitate teknologikoei laguntza emateko, baliozko informazioa emanez, startup eta ekosistemako agenteak ezagutzera emanez eta lurraldea ekintzailetza hub gisa posizionatuz.

Plataforma Dealroom-ekin lankidetzan garatu da, ekosistema teknologikoei lotutako datuen inteligentzian espezializatutako Amsterdameko enpresa teknologikoa. Ikaskuntza automatikoa eta datuen ingeniaritza uztartzen dituzte egiaztapen prozesu sendoekin eta ekosistema sare ahaltsu batekin. Dealroom lankidetzan aritzen da 50 tokiko gobernu, ministerio eta merkataritza eta inbertsio erakunderekin. Horrez gain, puntako ekosistema teknologikoen plataformak garatu ditu, besteak beste, Frantziakoa, Erresuma Batukoa, Amsterdamekoa, Berlinekoa, Las Vegaskoa, Munichkoa eta Helsinkikoa.

Datu baseak joera orokorren inguruko informazioa eta zifra nagusiak eskaintzen ditu, bai eta datu xehatuak startupscaleup eta eskualdeko enpresei buruz; barne ditu oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko 900 enpresa berri baino gehiago eta ekosistema osatzen duten gainerako agenteak.

Hona hemen plataforman aurki daitezkeen datuen adibide batzuk:

  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten startup enpresen ikuspegi xehatua, datu desagregatuak atzitzeko aukerarekin: lurralde historikoaren arabera, sektorearen arabera, negozio ereduaren arabera, etab.
  • Agenteen eta beren ekimenen inpaktuaren ikuspegi orokorra.
  • Hoberen baloratzen diren ekosistemako enpresen ikuspegi orokorra.
  • Azken inbertsio erronden ikuspegi orokorra, inbertitzaile motaren arabera edo inbertitzailearen kokalekuaren arabera.

Plataforma berri honek, Euskadiko uneko panorama teknologikoaren irudi xehatuagoa emateaz gain, lankidetza proiektu bat abiarazi du. Edozein startup enpresak, edozein inbertitzailek edo ekosistemako gainerako eragileek aukera izango dute beren enpresen datuak sartzeko eta beren profila hobetzeko, hartara datu horietarako sarbidea emanda komunitate osoari.

Horri esker, datuen zehaztasun eta gardentasun handiagoak lortuko dira, honela euskal tokiko ekosistemaren konektibitatea hobetuz eta, gainera, lurraldea nazioarteko mapan posizionatuz, teknologia eta berrikuntzako hub berri eta etorkizun handikoa den heinean.

Euskal Ekintzailetza Ekosistema

Euskal Ekintzailetza Ekosistema oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten 900 enpresa berrik baino gehiagok osatzen dute.

Azken 8 urteetan eratu diren enpresak kontuan hartuta eta Lurralde Historikoan zehar nola banatuta dauden ikusita, Arabak oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko enpresa berrien sorreraren % 15 hartzen du, Bizkaiak % 52 eta Gipuzkoak % 32.

Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren ezaugarri nagusien artean aipagarria da oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko enpresa berrien % 73k B2B (Business-to-Business) planteamendua duela.

Aipagarria da ere Euskadiko Espezializazio Adimentsuko Estrategiarekin oso lerrokatuta dagoela, berez, oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko hiru enpresa berritatik bik RIS3 lehentasun estrategikoetarantz orientatutako soluzioak dituzte, bereziki “industria adimentsuaren” arloan, non sortu diren startup guztien % 40k gaitasunak dituen. Gainera, % 18k osasunaren arlorako soluzioak ditu, % 16k energia berrien arlorako eta % 10ek elikadurarekin lotutako aukera txokorako.

Enpleguari dagokionez, azken 8 urteetan sortutako oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko enpresek 3.000 langiletik gora zituzten 2020an, enpresa bakoitzeko 3,9 langileren batezbestekoarekin, eta 350 milioi eurotik gorako fakturazio bolumenarekin.

Digital Leaders

MWCren antolakuntzak Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua gonbidatu du kongresuko mahai-inguru erreferentzialenetako batean parte hartzera.

Digitalizazioa susperraldi sozioekonomikoaren zerbitzura jartzeko asmoz, eragile publiko eta pribatuek sortzen ari diren negozio-aukerak partekatu dituzte, eraldaketa digitalaren azelerazioaren bidez hazkundea bultzatzeko. Gainera, 5Garen hedapena edo 2030 Agendaren helburuak lortzeko eta deskarbonizaziorantz ekonomiek aurrera egitea ahalbidetuko duten erronka eta konponbide digitalak jarri dira mahai gainean.

Testuinguru horretan, sailburuak Euskadiko Eraldaketa Digitalerako 2025 Estrategia aurkeztu du. Estrategia horrek “eraldaketa digitaleko eredu berri bat definitzen du, eta Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko modu desberdin bat eskatzen du, erronka globalei batera aurre egin ahal izateko”. Helburua da “sortzen ari diren palanka teknologikoen ezarpena bizkortzea, garapena indartuz eta gaikuntzen potentzial frogatua aprobetxatuz, aplikazio-eremu garrantzitsuetan azkar txertatzea aktibatuz eta bultzatuz, eta horrek guztiak Euskadik 2025ean aurre egin behar dion trantsizio teknologiko-digitalari, energia- eta ingurumen-trantsizioari eta gizarte- eta osasun-trantsizioari laguntzen dio.

Euskadik 900 startupeko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistema aurkeztuko du Mobile World Congressen
Olanok eta Bildarratzek indartu egin dute teknologia kuantikoen aldeko apustua