Employer Branding: Gipuzkoako Parkean oinarri teknologikoa duten enpresetan talentua erakartzea eta hari eustea

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak sortu du proiektua, talentuaren nazioarteko merkatuan Parkeko enpresen posizionamendua sendotzeko, talentua erakartzeko eta hari eusteko estrategiak eta jarduketa-planak garatuz eta ezarriz eta beren marka enplegatzailea hobetuz.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak “Employer Branding” proiektua jarri du martxan: oinarri teknologikoa duten enpresetan talentua erakartzea eta hari eustea. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren TALENTUA-IKASKUNTZA 2018ko deialdiaren dirulaguntza du, Parkeko enpresen posizionamendua hobetzeko talentuaren nazioarteko merkatuan. Employer Brandinga enpresa batek enplegatzaile den aldetik duen irudia da, eta, egungo enplegatuei dagokienez ez ezik, bere hautagai izan daitezkeenei dagokienez ere lortu duen ospeari egiten dio erreferentzia.

Nem Solutions, CTI-Soft (SPYRO) eta Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) enpresek, hazteko edo bizkortzeko fasean dauden beste zortzi enpresarekin batera, ekimen honetan parte hartzen dute; bertan, bi bitartekari nagusi dituzte, Gipuzkoako Parkea bera eta BIC Gipuzkoa.

Globalizazioak joko-arauak aldatu dituen testuinguruan, garai berriko konpainia protagonistak ezagutza hobeto kudeatzeko gaitasuna dutenak dira; horrela, datorren ekainean amaituko den programa hau, abian jarri zenetik, kronograma handia garatzen ari da eta, bertan, prestakuntza, estrategien eta jarduketa-planen sorrera, egoeren inguruko ikuskaritzak, arlo horretako giden eta lehen urratsen prestaketa-lana jaso dira, besteak beste. Programa amaitzeko, zenbait workshop egingo dira.

Gaur, enpresek, bezeroen, kapitalaren eta teknologiaren inguruan lehiatzeaz gainera, borroka handia dute aurretik, onenen aldeko lehia, bereizgarriak dituztenen aldekoa, beren burua motibatzen dituztenen aldekoa, nazioarteko ingurune lehiakorretan sortzen, berritzen, ekiten eta aise mugitzen direnen aldekoa, talentu-dosi handienak dituztenen aldekoa. Eta hori da XXI. mendeko enpresa-lehia nagusia.

Hori guztia dela eta, Gipuzkoako lurraldeko erakundeek eta beste eragile aktibo batzuek talentuaren eremuan abian jar ditzaketen beste ekintza batzuekin paraleloan, proiektu honen bidez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dauden enpresen marka enplegatzailea hobetzeko ekintzak abiarazi nahi dira.

Iturria: Parke Gipuzkoa

 

4 euskal startup MassChallengeren munduko finalerdira heldu dira
Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, “Boston Immersion Program-en” parte hartzeko proiektu bat babestuko du