
HABIAK
Beharrezko ingurunea hazkunderako sortuz.

TeknoHabia:
Enpresa berritzaileen sorrera
Oinarri teknologikodun enpresa berritzaileak sortzea, oso lan espezializatua da disziplina anitzeko taldeak behar dira eta ezagutza maila altua behar dute izan.
Ekintzaileak, ideia berritzailedun, merkaturatzeko proiekzioa duten eta bere proiektu enpresariala aurrera eramateko laguntza pertsonalizatu eta konfidentziala behar duten, zientzialariak, ikertzaileak, akademikoak, teknologoak, enpresarioak etab. izan daitezke.
Inbertsio altuak eta garapen bidean dauden sektoreekin erlazionaturiko proiektuak izan ohi dira, arriskua handiagoa izanik.
Enpresa berrien sorreran laguntzeko asmoz, Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan eta Eibarko Azitaingo Poligonoan dauden enpresa habi moduluetan aldibaterako kokapena eskeintzen dugu.
600m2 baino gehiagoz osatutako tamaina desberdinetako 15 modulu ditugu eskuragarri baita bilera gela eta eremu publikoak ere.

NanoHabia:
Enpresa Nanoteknologikoak sortzeko
Nanobasqueren industria dibertsifikazio estrategia bezala Euskadiko politika zientzia teknologia eta berrikutzan politikaren helburu bikoitza nanozientziak , mikro eta nanoteknologiak txertatzea zen. Alde batetik, Euskadiko ia sektore industrial osorako duen aplikazio potentziala ustiatzeko aplikazioa ustiazteko eta bestetik teknologia honen aplikazioan oinarrituriko enpresa teknologiko berrien sormena sustatzeko.
Bic Gipuzkoa Berrilan 2010ean CIC nanoGUNE, Nanozientzien Ikerketa Kooperatiba Zentrua eta Euskadiko Nanoteknologiaren artean izandako elkarlan konbenioarekin bat, oinarri nanoteknologikodun enpresa berrien sorkuntzaren sustatzean lan egiten du.
Hitzarmenaren helburua erakunde desberdinen arteko sinergiak batzea da , Nanozientzietako oinarri zientifiko teknologikoek duten proiektu enpresarialen bilaketa eta garapenean laguntzea, Nanohabian garatu daitezkeen proiektuak, hauek.
Nanohabia, NanoGuneko 3. solairuan dagoen nanoteknologian oinarrituriko enpresa berrien inkubategiak, 156m2 ditu eskuragarri, 5 espazio independientetan banatuta, gune amankomun eta bilera gelekin.

BioHabia:
Enpresa bioteknologikoen sorrera
Bioteknologia sektorea hazkunde fase garrantzitsuan dago, hau sendotu eta hazi dadin bitarteko tekniko eta pertsonalen laguntza beharrezkoa da.
Helburu horrekin, Bioteknologian, bioingienerian eta osasunean espezializaturiko habia sortu da, unibertsitate zentru teknologiko enpresa etab.-en ezagutza transferentzia ahalbidetuko duena. Bioteknologia sektorean enpresa berrien sorrera bultzatzeko eta era berean Gipuzkoako sare industriala dibertsifikatzeko asmoz. Industria sektoretik negozio linea berriak biozientziara eta bioteknologiara eramanez eta horrela sektorearen sendotzean eta hazkuntzan eraginez.
Biohabiaren helburu teknikoak:
1. Ezaguzta transferentzia
2. Dibertsifikazioa
Enpresa proiektuaren heldutasunaren arabera produktu edo zerbitzu bioteknologikoen ibilbide osorako zerbitzuak eskeintzen dira:
- Aurreinkubazio zerbitzua
- Azpiegitura eta ekipo zientifiko teknologiko handien erabilerarako koordinazio zerbitzua
- IP eta lizentzia aholkularitza zerbitzua
- Zerbitzu korporatiboak
- Finantza zerbitzuak
- Zerbitzu horizontalak
Biohabiak 774m2 ditu jarraian agerturiko espazioetan banatuta.
- 8 laborategi modulu
- laborategi amankomun bat
- hazkuntza gela 1 (kultibo)
- PCR gela1
- hozkailu gela 1
- Hardware gela 1
- garbiketa gela 1
- soft area 1
- 2 Bilera gela
- office 1
Laborategi indibidual guztiek, laborategiko altzariz horniturik daude eta bulego bezela jar daitekeen gela independiente bat dute. Laborategi amankomunak enbrioi fasetik finkatze faserainoko prozesuan beharrezkoak diren tresnak eta ekipamenduak ditu eskuragarri gas erauzketa armairuak, PCR, zentrifugak, hizozkailuak, balantzak etab.