INFORMAZIO-JARDUNALDIA NEOTEC 2025

2025ko maiatzaren 16an – 10:00 h – 11:30 h.
BIC Gipuzkoa (Tandem Eraikina) – Donostia
HizlariaJuan Luis Romera – CDTIko Erakundeen Sustapenerako eta Lurralde Lankidetzarako Sailekoa.

BIC Gipuzkoak, CDTI-Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroarekin lankidetzan, NEOTEC 2025 Programari buruzko informazio-jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Programa honen helburua oinarri teknologikoko enpresak sortzen eta finkatzen laguntzea da.

Programak 250.000 euroraino eskaintzen ditu enpresa onuradun bakoitzeko (325.000 euro, doktore berri bat kontratatzen bada, deialdian adierazitako baldintzetan), hazteko bokazioa duten oinarri teknologikoko enpresak sortzen laguntzeko, ekintzailetzan laguntzeko eta ikerketa-erakunde publikoetatik eta unibertsitateetatik jakintzaren transferentzia bizkortzeko.

Jardunaldian zehar, deialdiaren funtsezko xehetasunak aurkeztuko dira, eta CDTIko ordezkariarekin zalantzak argitzeko gune bat eskainiko da.

Elkarrizketa pertsonalak:

Aurkezpena amaitutakoan, beren proposamena prestatzeko prozesuan dauden enpresek banakako elkarrizketak izan ahalko dituzte, zalantza orokorrak argitzeko.

Bilera eskatu izena emateko formularioaren bidez.

Norentzat da jardunaldi hau? Ekintzaileak, startup teknologikoak, ikertzaileak eta NEOTEC programaren aukerak ezagutu nahi dituen edozein erakunde.

Informazioa: adriana@bicgipuzkoa.eus / 943 000 999

IZEN EMATEA

2025eko Laguntza Programa – Gipuzkoako Foru Aldundia