Enpresa berritzaileak sortzeko eta kudeatzeko 2026ko programa

Entreprenari Programak, UPV/EHUren (Gipuzkoako Campusa) eta BIC Gipuzkoaren ekimen bateratuak, urtero proiektu berritzaileei zuzendutako mintegi eta jardunaldiak eskaintzen ditu, enpresa berriak sortu, garatu eta martxan jartzen laguntzeko helburuarekin.
  • Mintegiak trebakuntza-ekintza metodologia aplikatzen dute, eta aldez aurretik kudeaketan esperientziarik ez duten profil teknikoko pertsonentzat egokituta daude.
  • Jardunaldi espezifikoak, kontratazio publikoan, lege-ezagutzetan eta diseinuko sormenean oinarrituak, ekintzaileak startup sendoak, berritzaileak eta merkatuan hazteko ahalmen handiagoa dutenak eraikitzeko gaitzeko helburuarekin.
Formatu malguari esker, parte-hartzaileek gehien interesatzen zaizkien arloak aukera ditzakete, eta modu arin, praktiko eta emaitzetara bideratuan landu.
 

Nori zuzendua

  • Proiektu berritzaileak garatzeko eta startup berriak sortzeko interesa duten profil teknikoko pertsonak, enpresa-kudeaketan esperientziarik ez dutenak.
  • Hasierako faseetan dauden ekintzaileak, beren ekimena egituratzeko, garatzeko eta merkaturatzeko ezagutza praktikoak eskuratu nahi dituztenak
  • Merkatura bideratutako ingurune praktiko batean, beren proiektuak indartu nahi dituzten startup sortu berriak.
  • Beren ikerketa-emaitzak merkataritza-aukera bideragarri bihurtu nahi dituzten unibertsitateko ikertzaileak.
  • EHUrekin batera egindako ikerketen emaitzak baliatu nahi dituzten enpresak, dela enpresa berri bat sortuz, dela jarduera dibertsifikatuz.

MINTEGIAK


Business Model CANVAS

Apirilak 13, 15 eta 20
Cayetana Arri
Let´s Go! bazkide zuzendaria

informazioa


Merkatu ikerketa eta marketin estrategia

Apirilak 28 eta 29
Aitziber Larumbe
EUROGAPeko bazkide-zuzendaria
Isabel Salido
EUROGAPeko Negozio Garapeneko zuzendaria

informazioa


IP estrategia proiektu berritzaileetan

Maiatzak 6
Pablo Calvo
ABG Intellectual Property-ko kidea

informazioa


Proiektu berritzaileentzako finantzak

Maiatzak 13 eta 14
Naiara Pineda
FINBOXen sortzailea

informazioa

 

JARDUNALDIAK


Kontratazio Publikoa: Hazteko aukera bat

Apirilak 16
Ignacio Garbizu
JNSren sortzailea

informazioa


Hazten ari diren startupak – Legezko alderdiak

Apirilak 23
Mikel Mendiola
M&A eta Arrisku Kapitala saileko bazkide arduraduna Lawesomen

informazioa


Ekiteko diseinua – Oinarrizko kontzeptuak

Maiatzak 21
Berta Recatalá
Norteko sortzailea eta diseinuko ingeniaria
Alberto Arza
Papilako food design-ean espezializatutako sortzaile eta diseinatzaile industriala

informazioa

 

Ekiteko diseinua – Oinarrizko kontzeptuak