Eguna: 2026eko irailaren 15ean
Ordutegia: 9:30etatik – 11:00etara
Lekua: BIC Gipuzkoa (Tandem Eraikina) – Donostia
Izen ematea: https://labur.eus/1z5kpmd2
Jardunaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak enpresa berritzaile sortu berrientzat abian jarri dituen hainbat tresna jorratuko dira, startupen sorkuntza eta hazkundea bultzatzeko eta Gipuzkoako ekosistema enpresariala indartzeko helburuarekin:
- Sortzaileen Legea, fundatzaileentzako PFEZaren erregimen bereziarekin.
- Enpresa berritzaileetan eta hazkunde-fasean dauden enpresetan inbertitzeagatiko kenkariak.
- I+G+B proiektuei lotutako pizgarriak.
- Lekualdatuen erregimenerako pizgarriak.
- Pizgarriak stock optionentzat, besteak beste.
Aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Saileko lantaldearen partaidetza izango dugu, eta enpresa berritzailearen ziurtagiria lortzeko eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean nola egin eta aurkeztu aztertuko dute.
Parte hartuko dute:
Irune Yarza, Gipuzkoako Foru Ogasuneko zuzendaria
Yolanda Dominguez, Gipuzkoako Foru Ogasuneko zerga kudeaketako zuzendariorde nagusia
Jon Gurruchaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendaria
Loreto Susperregi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zerbitzuburua








