eMotion Dynamics, S.L. enpresak, ibilgailuan integratutako KERS sistema daraman autobus artikulatu prototipoa aurkeztu du Zumaian, Euskotrenekin izan duen lankidetza hitzarmenaren emaitza. Horrez gain, proiektuak BIC GIPUZKOAren laguntza izan du, Txekintek/Ekintzaile programaren barruan. Programa horrek laguntasuna eskaintzen dio oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI – Eusko Jaurlaritzak, finantzatzen dute.
Eusko Jaurlaritzak berrikuntza irekiko 23 proiektu sustatuko ditu startup eta enpresen artean, BIND plataformaren 10. edizioan
Proiektuak BIND Demo Day egunean aurkeztuko dira, uztailaren 2an, Bilbao Exhibition Centren. BIND berrikuntza irekiko plataformak 10. edizioa abiaraziko du mundu osoko 21 startupen parte-hartzearekin. Aurten, 23 proiektu teknologiko garatuko…









