Gema Climent euskal ekintzailea, finalista Europako Batzordearen Emakume Berritzaileen Sarian

http://www.bicgipuzkoa.eus/wp-content/uploads/foto-gema-climent_b-1024×749.jpg
Nesplora enpresak, BIC Gipuzkoaren babesarekin

Gema Climent euskal ekintzailea, finalista Europako Batzordearen Emakume Berritzaileen Sarian

(Donostian, 2017ko urtarrilaren 27an). Europako Batzordeak, Gema Climent ekintzailea 2017 Emakume Berritzaile Sarian bederatzi finalistetako bat bezala aitortu du. Saria hurrengo martxoaren 8an Bruselasen banatuko da. Sari hau enpresa berritzaile bat sortu duten emakumeei eta hauen fakturazioa 100.000€ak gainditzen dituztenei zuzenduta dago. VRMIND-Nesploraren kasua, Gema Climentek zuzenduta , duela gutxi hautatua izan da Horizonte 2020 programa europarreko esparruan, osasun arloan erabiltzen duen teknologia berritzaileagatik. Aitortza honi esker enpresak 1,4 milioi euroko diru laguntza jasoko du proiektuaren bilakaeran laguntzeko. Nesplora 2008an martxan jarri zen BIC Gipuzkoaren babesarekin.

Europako Batzordeak sortutako sari honen helburua, izendatuak izan diren pertsonen ahalegin berritzaile horrekin jarrai dezaten laguntzea eta, era berean, beste emakumeei animatzea, hauek, ekintzailetza trebetasunak eta ezagutza ekoizpen-sistemara porturatzeko aukera bat bezala haintzakotzat jotzea da.
Gema Climent-en iritziz, “ohore bat da produktuak esparru desberdinetan eta axolagabe uzten ez duten emakume talde honekin batera hautatua izana”. “Honekin denak irabazten dugula ulertzen dut –horrez gain- Europa mailatik emakume berritzaile ekintzaileari ematen zaion balioa eta ikusgaitasuna da garrantzitsuena”.

Nesplorako bultzatzaiarentzat “hain disruptiboa den berrikuntza honen erreferente izateak eta enpresa hain txikia izanik zerbait hain haundia lortu izana taldearen garaipena da, eta honetaz oso harro gaude”. Testuinguru horretan, Gema Climentek dio “Aitorpen hau Bic Gipuzkoako emakumeekin elkarbanatu nahi dut, niretzako ekintzaileen sostengu ereduak baitira eta beti abangoardian daude”.

Proiektua

Nesplora, Donostiako Miramon Teknologia Parkean kokatua, teknologi berriak garatzen ari da asaldura neurologiko eta jokabidearen diagnostikoan aplikatzeko. VRMIND-Nesplora proiektuaren helburu nagusia nahasmendu neurologikoen ebaluazio- eta diagnosi-mekanismoak hobetzea da errealitate birtualeko sistemen bidez. Tresna honen baliotasun handiagoari esker, paziente bat ebaluatzeko behar den denbora laburtzen eta diagnostikoak izan ditzakeen hutsegiteak gutxitzen dira. Beraz, nahasmenduren bat duten pertsonei ematen zaien arreta hobetzen laguntzen du.

Neurologiaren, psikiatriaren eta psikologiaren arloetan sistema horiek erabilita, diagnostiko goiztiar eta objektibo bat lortuko da nahasmendu neurologiko, mental eta neurogarapenekoetan.

Ikerketa berri hauek dagoeneko enpresak dituen beste tresnei gehitzen dira, arreta-defizita hiperaktibitatearekin edo gabe (ADN-H), gauzatze-ahalmenak edota memoriaren funtzionamenduaren ebaluazioa ahalmenduz. Herrialde ezberdinetako 30.000 ume baino gehiago sistema honekin ebaluatu dira jada.
Bestalde,Nesplora, beste ebaluazio eszenatokiak garatzeko lanean dabil; besteak beste, arreta eta memoria lanean edo narriadura kognitibo arina alorretan diagnostiko kognitiboak egiteko.

Gema Climent-en sari honen izendapenak ez du soilik ideia bat aitortzen, baizik eta irtenbide edo produktu berritzaileak garatzen dituen enpresa baten eraldaketa. Ebaluatzen diren merezimenduen artean, produktuak sektoreari porturatzen dizkion berrikuntzak, enplegua sortzeko gaitasuna, bere merkataritza potentziala eta nazioartekotzeko ahalmena, patente kopurua eta emakume honek enpresa honen bilakaeran edukitako nagusitasuna aitortzen ditu.

Nesplora

2008an sortutako enpresa izanik, Nesplora gaur egun 17 pertsonak osatzen dute, eta hazteko dituen aukerak ikusita, 2018rako 30 profesionaleko lantaldea izatea espero dute. Neurozientzia IKTekin (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin) lotzen den esparru batean gauzatzen ditu enpresak bere jarduerak..

Nesplora enpresaren garapenean, Climentek aitortzen duenez, erabakigarriak izan dira VRMIND-Nesplora proiektuak jaso dituen babes guztiak “gure kasuan, bereziki, teknologiaren aurretik joan baikara, errealitate birtualeko gailuak duela oso gutxi erabiltzaileentzat modu onean komertzializatu diren arte”. Nesplora SPRIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Txekintek/Ekintzaile programaren esparruan sortu zen. Proiektuak BIC Gipuzkoaren laguntzarekin eman zituen lehen urratsak, eta enpresa-bilakaeran zenbait erakunderen laguntza-programatan parte hartu du.

BIC Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa eragile aktibo bat da, duela 20 urte baino gehiagotik, Gipuzkoako ekintzailetza-proiektuen babeserako. Gipuzkoako Foru Aldundia eta SPRI akziodunak izanik, BICek erraztasun-emaile gisa jokatzen du enpresa berritzaileak edo oinarri teknologikoa duten enpresak sortzeko prozesuan; eta, aldi berean, kultura ekintzailea sustatzen du Gipuzkoan. BIC Gipuzkoak bere ibilbidean 200 enpresa ingururen sorrera sustatu du.

Sinetsi, sortu, hazi
Enpresa berritzaileak sortu eta kudeatzeko ikastaroa 2017