Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute mugikortasun elektrikoaren barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa sustatzeko

Gipuzkoako Bazkundeak eta BIC Gipuzkoak mugikortasun elektrikoaren inguruko jardunaldi bat antolatu dute Gipuzkoako enpresen barne ekintzailetza eta dibertsifikazio sektoriala ibilgailu elektrikoaren alorrean sustatzeko helbururuarekin.

Jardunaldia, Ainhoa Aizpururen, Proiektu Estrategikoen foru diputatuaren eta Alfonso Aguirreren, Gipuzkoako Bazkundearen mugikortasun arduradunaren ongi etorriarekin hasi da. Ibilgailu elektrikoarekin erlazioa duten enpresek, startupek eta zentru teknologikoek, RTS, Dynargy, Fagor Arrasate, Ikerlan, Tknika eta Iberdrolak kasu honetan, beren esperientziak aurkeztu dituzte, sektorearen eta aukeren inguruko informazioa eskainiz. Aurkezpen hauen xedea barne ekintzailetza eta dibertsifikazioa sustatzea izan da, hau da, produktu berriak edo negozio unitate berriak sortzeko gaitasuna sustatzea, inguruaren ezagutza eta gaitasunak lagun izanik, eta produktua ibilgailu elektrikoak eskaintzen dituen aukera ezberbinetara bideratuz.

Jardunaldian, INGIMOB programaren emaitzak ezagutu arazi dira. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren MUBIL estrategiaren barruan garatu da. Honen xedea, Gipuzkoa, eta Euskadi bere osotasunean, nazioarte mailan mugikortasun elektrikoa eta energia metaketan erreferente bihurtzea da. Aldundiko apustu honen barruan, INGIMOB programaren helburua Mugikortasun elektrikoaren inguruan biltzen den Gipuzkoako enpresa sarea sendotu, startup eta dibetsifikazio proiektuen bitartez sektore honekin lotuta egitasmo berriak identifikatu eta sustatzea da.

Zinemaldia&Technology // Zinemaldia Startup Challenge
KIROLTECH – kirol berrikuntza eta teknologia kongresua