Ineustar-Pioneers Basque Country Programa

Zuk jartzen duzu ideia…

…CERNek teknologia jartzen du…

…eta guk, martxan jartzeko laguntza!!

 

INEUSTARek, Euskadiko BICekin lankidetzan, Ineustar-Pioneers Basque Country Programaren bigarren edizioa abiarazi du. Programa horrek Euskadin negozio-ekimen berritzaile berriak garatzen laguntzen du, CERNen (Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundea) garatutako teknologietan oinarrituta, munduko ikerketa zientifikoko zentrorik handienetako izanik.

Lehen edizioan hiru ekimen sortu ziren ibilbide esperantzagarri batekin. Bigarren edizio honetan, zurekin kontatzea espero dugu!

Horretarako, potentzial handiko hiru CERN teknologia hautatu ditugu. Sartu horietako bakoitzean, ezagutzeko.

1.-  Long-distance motor driver 

2.- Micro chemical vias

2.- Structured laser beam

Aurrekoez gain, CERNek teknologiei buruzko askoz dokumentu-zorro zabalago bat ere badu, zeina hemen aurkitu baitezakezu, eta horietako edozein aukera dezakezu zure ideia sustatzeko. Edozelan ere, ez baduzu argi zeintzuk liratekeen baliagarriak zure proiektuarentzat, aholka zaitzakegu.

Kontaktua: pioneers@ineustar.com

Sarituak izango diren ideiak Programaren parte izatea jasoko dute SARI modura, eta hau ere jasoko dute:

  • CERN-en (40 ordu adituekin) eta INEUSTAR-en laguntza teknologikoa.
  • BEAZ, BIC Araba edo BIC Gipuzkoa-ren enpresa-aholkularitza.
  • Inkubazio espaziorako sarbidea eta Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak (SPRI) enpresa-proiektu berritzaileak abian jartzeko dituzten laguntza-programetarako (40.000 €-raino) aukera.

Aurkezteko epea: 2022ko urtarrilaren 28a
Anima zaitez eta aurkeztu zure proposamena

 

pioneers-logo-ineustar-pioners-basque    pioneers-logo-cern-tech

pioneers-logo-beaz-g   pioneers-logo-bic-araba   pioneers-logo-bic-gipuzkoa

pioneers-logo-ineu   pioneers-logo-indu

 

Proteinmat-ek Manuel Laborde saria irabazi du, “Ekimen Berritzaile Berriari” eskainitako saria
Zorionak eta Urte Berri On!