Jarduera ekonomikoak sustatzea

Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak kenkarien neurri fiskal bat jasotzen du jarduera ekonomikoak sustatzeko. Neurri horrek, 89. artikuluaren bidez, honako modalitate hauek ditu:

  • 89. artikulua. Langileek beren erakunde enplegatzailean parte hartzeagatiko kenkaria.
  • 89. bis artikulua. Enpresa berri edo sortu berrietan inbertitzeagatiko kenkaria.
  • 89. ter artikulua. Hazteko ahalmen handia duten erakundeak finantzatzeagatiko kenkaria.
  • 89. quarter artikulua. Langileek erakundeak eratzeagatiko kenkaria.

Datorren maiatzaren 31n, Bic Gipuzkoak jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Jardunaldi horretan, araudi hau eta behar bezala aplikatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak jakinaraziko dira.

Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak parte hartuko du.

INFORMAZIOA

HIZLARIAK
Irune Yarza – Ogasuneko zuzendaria
Yolanda Domínguez – Zerga kudeaketarako zuzendariordea
DATA
2021ko maiatzaren 31an
ORDUA
15:30etatik – 17:00etara
LEKUA
BIC Gipuzkoa
Gipuzkoako Parke Zientifiko Teknologikoa
Tandem Eraikina
Miramon Pasalekua, 170 (Donostia)
IZEN EMATEA

Hitzaldia: “Inbertitzaile baten ikuspegia Bizi Zientzietan balioa sortzeari buruz”
NEOTEC 2021 laguntzaren aurkezpena