JARDUNALDIA: CDTIren I+G+b, berrikuntza eta enpresa-ekintzailetza sustatzeko laguntzak

BIC Gipuzkoak, CDTIrekin (Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroa) lankidetzan, jardunaldi bat antolatuko du datorren martxoaren 27an. Jardunaldi horretan, CDTIk enpresen I+Grako (PID, CIEN, konpainiak), enpresa-berrikuntzarako (LIC eta LICAak) eta enpresa-ekintzailetzarako (Neotec 2023 deialdia, gaur egun zabalik dagoena) dituen tresnak ezagutaraziko dira. Innvierte eta Erosketa Publiko Prekomertziala bezalako tresnak ere komentatuko dira.
Jardunaldian Juan Luis Romera CDTIko ordezkaria izango da, Erakunde Sustapen eta Lurralde Lankidetza Sailekoa.

HIZLARIAK:
Juan Luis Romera
Erakundeen Sustapenerako eta Lurralde Lankidetzarako Saila

DATA: martxoak 27
LEKUA: BIC Gipuzkoa – (Tandem Eraikina) Miramon Pasealekua 170 – Donostia
ORDUA: 10: 00-11: 30
PLAZA MUGATUAK: Etorriko zaren jakinarazi

Saioa amaitzean, hizlariak galderak erantzungo ditu.

ELKARRIZKETA PERTSONALAK
Behin aurkezpena bukatuta, CDTIren deialdiren batean proposamenak aurkezteko prozesuan dauden enpresek CDTIren ordezkariarekin bilera pertsonala egin ahal izango dute, beren kasua azaltzeko eta zalantzak argitzeko.

Eman izena ERREGISTROAren bidez, eta adierazi aurkezpen-jardunaldira joan nahi duzun eta ordezkariarekin elkarrizketa pertsonala izan nahi duzun.

JARDUNALDIA: Konektatutako gailu medikoen zibersegurtasuna
Teknologia jarduera fisikoaren eta kirolaren industriaren zerbitzura