Kirolari aplikatutako berrikuntzaren eta teknologiaren arteko harremanetan ardazten den lehenengo kongresua da.

KIROLTECH kongresu bakarra da kirolaren, berrikuntzaren eta kirolera aplikatutako teknologia berrien industriaren inguruan egiten dena. Helburu nagusia kirolaren industria garatzeko berrikuntzak eta irtenbideak ezagutzera ematea da. Enpresa-ikuspegia ere oso presente egongo da lehenengo edizio honetan. Kirolaren industria bete-betean hedatzen ari da, eta topagune bat izango da kongresua, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzeko.

informazioa eta izen ematea