MUBIL Mobility Awards sarien 1. edizioa – Mugikortasun adimendun eta jasangarriari sariak

MUBIL Mobility Awards sariek etorkizuneko mugikortasuna aldatuko duten proiektuak aitortuko dituzte

MUBIL estrategiaren helburua da Euskadi, mugikortasun berrian eta energia metaketan, industri erreferente bihurtzea nazioarte mailan. Estrategia hori mugikortasun berriaren poloan gauzatzen da, topaketarako, elkarrekintzarako eta integraziorako espazio-ekosistema bat, non aukera berriak sortzen baitira. Agertoki horretan, berrikuntza bihurtuko da estrategia eta lehiakortasun faktore enpresak eta gizartea garatzeko.

Testuinguru horretan, MUBIL 2021 sariek saritu nahi dituzte gutxienez prototipatze fasean dauden inpaktu handiko teknologietako proiektuak. Fase horretan egoteak esan nahi du badagoela bideragarria den gutxieneko produktu bat edo eredu bat (irudikapena, erakustaldia edo simulazioa), identifikatutako arazoa konponduko duena eta MUBIL estrategiaren jarduketa eremuekin lerrokatuta dagoena.

PO_MUBIL Mobility Awards

Vídeo promocional

Acceso web

 

Merkatuaren joerak zibersegurtasunean
Euskadiko ekintzailetza-jarduerak COVID-19aren krisiari eutsi dio