Webinar: “Proiektu bioteknologiko arrakastatsua diseinatzeko gakoak”

BIC Gipuzkoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, “Proiektu bioteknologiko arrakastatsua diseinatzeko gakoak” jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu.

Cristina Garmendia, Espainiako bioteknologiako ekintzailetzaren funtsezko pertsonetako bat (Genetrix holding bioteknologikoaren sortzailea eta YSIOS Capital Partners-en sortzailea, besteak beste), eta Javier García Cogorrok, COLUMBUS Venture Partners bizi-zientzietan espezializatutako arrisku-kapitaleko funtsaren Managing Zuzendariak eta VIRALGEN-en bultzatzileak parte hartuko dute.

Sektoreko bi erreferenteren arteko elkarrizketa interesgarria. Bertan, funts espezializatu edo multinazional farmazeutikoek gure herrialdean inbertsioak egiteko funtsezko elementuetako batzuk eztabaidatuko dira. Arreta berezia jarriko da lantaldea eta haren pizgarriak, bikaintasun-zientzia, jabetza intelektuala eta ikerketa-zentroekiko eta unibertsitateekiko harremana bezalako gaietan, bai eta beste gai batzuetan ere, hala nola konpainiako inbertitzaileak nortzuk diren edo erakunde publikoen babesa. Panelistek lehen pertsonan duten esperientzia ere partekatuko dute YSIOS eta VIRALGEN Gipuzkoan kokatzeko orduan.

DATA: Astelehena, 2020ko ekainaren 29an
LEKUA: Webinar (ZOOM)
ORDUA: 17:00etatik – 18:30etara
DOAKO JARDUNALDIA

Saioa amaitzean, hizlariek bertaratutakoen galderak erantzungo ditu.

Izena eman ERREGISTRO bidez eta jardunaldian sartzeko esteka bidaliko dizugu.

 

CounterCraft Gipuzkoako startupak 5 milioi dolarreko finantzaketa-erronda itxi du
SOMAprobes startupak Europako 3,4 milioi euroko finantzaketa lortu du Covid-19ari aurre egiteko