Tekniker-en eskaintzaren eta arrakasta-kasuen aurkezpena biozientzien arloan

BIC Gipuzkoak, Tekniker-ekin (Fabrikazio Aurreratuko teknologietan, Azaleren Ingeniaritzan, Produktu Ingeniaritzan eta IKTetan espezializatutako zentro teknologikoa) eta BRTAko (Basque Research and Technolgy Alliance) kidearekin elkarlanean, jardunaldi bat antolatu du proiektu eta Start-up teknologikoetarako soluzio teknologikoak aurkezteko bizi-zientzien esparruan.

Data: asteazkena, apirilaren 21ean
Ordua: 10:00etatik 11:00etara
Lekua: BIC Gipuzkoa // Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa
Tandem Eraikina – Miramon Pasalekua, 170 (Donostia)

Elkarrizketa Pertsonalak
Behin aurkezpena amaitutakoan, interesa duten proiektu eta eta Start-up-ak beraien kasuak azaldu eta zalantzak argitzeko aukera izango dute Tekniker-eko ordezkariekin banakako bileren bitartez.

EKINTZAILE programa
Bizitzaren zientzien esparruko patenteak