Jardunaldi honetan, ideiak eta proiektuak enpresa berri bihur daitezen laguntzeko Gipuzkoako Foru Ogasunak ezarri dituen neurri fiskalak aztertuko dira. Enpresa berria sortzen duten sustatzaileei eta langileei aplikatu beharreko zerga-araudia zehaztuko da, bai eta kapital-gehikuntzei aplikatu beharreko PFEZaren kenkariak ere. Era berean, 64bis artikuluaren aplikazioa azalduko da I+G+B proiektuetan parte hartzeko.

HIZLARIAK:
Jokin Perona Lerchundi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko zuzendari nagusia.
Yolanda Domínguez Román, Ogasun eta Finantza Saileko Zerga Kudeaketako zuzendari-orde nagusia.

DATA: Ostirala, 2020ko uztailaren 10ean
LEKUA: Webinar (ZOOM)
ORDUA: 12:30etatik – 13:30etara
DOAKO JARDUNALDIA

Saioa amaitzean, hizlariek galderak erantzungo dituzte.

Izena eman ERREGISTRO bidez eta jardunaldian sartzeko esteka bidaliko dizugu.