Gipuzkoako startup bat bazara eta inbertsioa nahiz partnerrak bilatzen ari bazara edo Estatu Batuetako merkatura heldu nahi baduzu, Gipuzkoa International Startup Connection zure aukera da.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Iguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak eta Cambridge Innovation Center-ek (CIC), sinatutako hitzarmenaren bidez lurraldeko enpresek aukera izango dute Bostonen 6 hilabeteko epean bizkortze-prozesu batean parte hartzeko.

Coworking CIC MITek sortutako ekintzaileen komunitate bat da eta gaur egun bere instalazioetan zureen antzeko beharrizanak dituzten 1000 enpresa teknologikotik gora dauzka.

CICen adierazlerik esanguratsuenen artean bertan kokatutako startupek egindako Venture Capitaleko $2 bilioitik gorako inbertsioa aipa daiteke.

Aukeratutako enpresek lekua izango dute CIC networking gunean eta enpresa beharrizanetan aholkatzeko zerbitzua ere bai. Gainera, hegazkin-bidaiak ordainduko dira eta egonaldirako diru-laguntza bat emango da.

Eskaerak egiteko epea maiatzaren 7ra arte egongo da zabalik eta hurrengo loturaren bidez izapidetu ahalko dira (galdera-sorta ingelesez dago):
http://bizkaiainternationalstartupconnection.com.

Maiatzaren 27tik 29ra, jasotako eskaeren artean, Bilbora etorriko den CIC Cambridgeko lantaldeak, “pitch competition” baten bidez, edizio honetan Bostonera joango diren enpresak hautatuko ditu.

Ekimen hau interesgarria iruditzen bazaizu eta Bostonen se hilabeteko enpresa-bizkortzea lortu nahi baduzu,erreserba itzazu lehenbailehen data hauek(maiatzaren 27tik 29ra) lantegian parte hartuko duen enpresa-multzoan parte hartu ahal izateko.

Honi buruz edozein zalantza argitzeko jarri zaitezte BIC Gipuzkoa-rekin harremanetan: 943000999 / amaiaf@bicgipuzkoa.eus.