31 startup berritzailek 40 kontratu lortu dituzte BIND 4.0 plataformako trakzio-enpresekin 5. ediziorako
Ekimenean murgilduta dauden trakzio-enpresek 73 herrialdetatik jaso diren 750 hautagaitzak –iaz baino % 37 gehiago– aztertu ondoren hautatu dituzte parte-hartzaileak. Hautatutako startupen artean Euskadiko 15, beste autonomia-erkidego batzuetako 7 eta nazioarteko 9 daude Aurten, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Ikuspen Artifiziala eta Big Data teknologiak gailentzen dira hautatutako proiektuetan, soluzioen % 62 izanik. BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 31 enpresa [...]
Detente-k enpresa-ekimen onenaren XX. Manuel Laborde saria jaso du
Bigarren saria Bitxo ekimenak jaso du Manuel Laborde Werlinden sariaren XX. edizioak Detente eta Bitxo ekimenak aintzatetsi ditu aurkeztu diren bost hautagaien artean; Gipuzkoako lurraldearen garapen ekonomikorako hazkuntzako/espezializazio adimenduneko estrategiarekin bat datozen sektoreetan sartzen dira, besteak beste, bioosasunaren, materialen teknologiaren, jasangarritasunaren eta ingurumenaren eremuan. Detentek Manuel Laborde Werlinden lehen saria jaso du; bere ekimenak, parte hartzen duten DIPC eta UPV/EHUko [...]
Onena Medicines eta Biotech Foods startup-ek jaso dituzte Toribio Echevarria 2020 Sariak
Mera Medical Solutions-ek jaso du Nazioartekotza Babesa Saria ScrapAd eta ALFA enpresa eibartarrek ere saria jaso dute Eibar, 2020ko azaroaren 26a. Onena Medicines —‘Enpresa Asmoak’ kategorian— eta Biotech Foods —‘Enpresa Berria’ kategorian— izan dira ekimen irabazleak gaur goizean Eibarren eman diren Toribio Echevarria sarien - Euskadiko Ekintzailetza Berritzailearen sarien 30. edizioan. Osasunaren eta elikaduraren sektoreetan lan egiten duten bi proiektuak [...]
Hamabi proiektu 2020ko Toribio Echevarria Sarien finalean
30. edizio honetako irabazleak azaroaren 26an egin eta online eskainiko den ekitaldi batean jakinaraziko dira 5 finalista daude Enpresa Asmoak kategorian; eta 7 Enpresa berria izenekoan Toribio Echevarria Sarietako epaimahaiak aurtengo edizioa irabazi nahi duten hamabi proiektu finalistak aukeratu ditu. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzten Toribio Echevarria Sarien xedea da berrikuntza teknologikoa ikur duten ekintzailetza-ekimenak aitortzea eta babestea. [...]
Multiverse Computing-ek 1,5 milioi euroko inbertsio-txanda itxi du
Nazioarteko finantza-sektoreko algoritmika kuantikoko erreferente bat da Multiverse Computing-ek 1,5 milioi euroko inbertsio-txanda itxi berri du bere hazkunde- eta nazioartekotze-prozesua finantzatzeko. Startup honek Donostian eta Toronton ditu egoitzak, finantza-industriarako algoritmika kuantikoan espezializatuta dago eta nazioarteko finantza-erakunde liderrekin lan egiten du dagoeneko. Kapital-gehikuntza Quantonation, Seed Gipuzkoa, EASO VENTURES SCR, Mondragón Fondo de Promoción FCR eta Penja Strategy arrisku-kapitaleko funtsek izenpetu dute. [...]