EKIMENAK_

Pertsona eta enpresa ekintzaileak bultzatzen ditugu, haien ideia edo proiektua arrakastatsua izateaz gainera, Gipuzkoaren aurrerapenaren eragilea ere izan dadin.

ZURE PROIEKTUA ETORKIZUNERA JASOA ZURE PROIEKTUA ETORKIZUNERA JASOA

BIC GIPUZKOAREN LAGUNTZAKO ETA LANKIDETZAKO EKIMENAK

bio experience

Proiektuen etapa eta profil bakoitzera egokitutako zerbitzu aurreratu eta adituak eskaintzen ditugu. Biohabi espezializatu bat daukagu enpresa berrien hazkundea bizkortzeko eta aurrerapen zientifiko eta teknologikoak merkaturako soluzio berritzaile bihurtzeko, sektore bioteknologiko lehiakor eta globala sustatzeko helburuarekin.

bioexperience.bicgipuzkoa.eus

entrepenari

Entreprenari programa BIC GIPUZKOAREN eta UPV/EHUren, Gipuzkoako Campusaren, jarduera-esparrua da. Teknologia eta ezagutza merkatura transferitzeko prozesuak errazten eta ahalbidetzen ditu, enpresa berritzaileak eta/edo oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresak sortzearen bitartez.

www.entreprenari.com

sportek hub

Jarduera fisikoaren eta kirolaren industria berritzailea sustatzeko HUBa. Teknologiaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren dinamizatzailea eta sortzailea. Kirol-industriako eragile guztiak konektatzen dituen gunea da: enpresak, ekintzaileak eta I+G+b-ko eragileak, eta azelerazioaren eta inbertsioaren arlokoak.

www.sportekhub.eus

biozientziak

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren apustu bateratua da, eta bio-osasunaren sektorea garatzen laguntzen du ekintzatik: biozientziekin lotutako enpresa-proiektuak identifikatuz eta proiektu horiei merkatura iristen lagunduz, finantza-baliabideen ekarpenaren eta sentsibilizazio- eta dibulgazio-ekintzak garatzearen bitartez.

biogif.eus

Toribio Echevarria

Sari horiek sorkuntzarako eta berrikuntza teknologikorako ekimenak bultzatu nahi dituzte; betiere, ekimen horien helburua berrikuntzak kultura finkatzea eta Euskadiko enpresa sarea modernizatzea bada. Hori guztia enpresa berriak sortuz eta jadanik lanean diharduten enpresak garatuz.

www.toribioechevarria.com

bind

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko pribatua, startup disruptiboen eta enpresen arteko elkarrekintza eta elkarlana sustatzen dituena. Ekimen hau hiru helbururekin sortu zen: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea.

www.bind40.com

enpresa digitala

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren (EEDE 2025) esparruan, enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzen du informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiliz, Sarean negozio berriak garatzen laguntzen duen aldi berean, ekonomia berriko profesionalak gaitzearen eta horiei laguntzearen bitarteaz, hori guztia hazkunde ekonomikoaren faktore diferentzial moduan.

www.enpresadigitala.spri.eus/es/

LAGUNDU EGINGO DIZUGU

Pertsona eta enpresa ekintzaileak arrakastarantz bultzatzen ditugu

Pertsona eta enpresa ekintzaileak bultzatzen ditugu, haien ideia edo proiektua arrakastatsua izateaz gainera, Gipuzkoaren aurrerapenaren eragilea ere izan dadin.