CaixaBank dayOne eta SPRIren Emprendedor XXI Sarien 6 start-up finalistak hautatu izan dira

CaixaBankek eta Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak sariketa honetarako deia egin dute. Caixabankek teknologia eta berrikuntzan espezializatutako bere enpresa DayOneren bitartez egin du deia; Ministerioak, aldiz, Enisa enpresaren bidez, Euskadin SPRIk antolatzen dituela.

Sariak Donostiako Aquariumean emango dira, ‘DayOne Innovation Summits’-ek apirilaren 8rako berrikuntza, teknologia eta ekintzailetza jardunaldietan.

6 start-up dira finalista Emprendedor XXI Sariketarako: Alerion, Alias Robotics, Bio Tech Foods, Cyber Surgery, Lookiero eta Wegow.

Guztira, Euskadiko 55 start-up aurkeztu dira aurten sariketa honetara CaixaBankek DayOneren bidez eta Industria, Komertzio eta Turismo Ministerioak Enisaren bidez ematen dituzte. Euskadin, SPRIk ere parte hartzen du antolatzaile legez.

Datuok euskal ekintzailetza bizi-bizirik dela erakusten dute, aurten aurkeztu diren start-upak iazkoen bikoitza baitira. Sektoreka, nabarmentzen dira Health Tech-en aurkeztutako 11 hautagaitzak, Impact Tech-eko 8ak, Financial & Insurance Techeko 7ak, Commerce Techeko 6ak, Tourism Techeko 4rak eta Agro Techeko 3rak. Beste 16ak bestelako sektoreei dagozkie.

Informazio gehiago SPRI

 

2019ko laguntzen katalogoa
Hernaniko Lizeaga auzoaren hiri-berroneratzerako proiektu bat saritu dute