Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Euskadik South Summit-en —startup, korporazio eta inbertitzaileentzako Estatuko erreferentziazko ekitaldia— hartuko du parte aste honetan,. Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien babesarekin, aukeratutako 28 startupek hiru lurraldeak ordezkatuko dituzte hainbat sektoretan —hala nola industrian, osasunean, energian, jasangarritasunean, zibersegurtasunean, telekomunikazioetan, e-commercen eta smart cityn— erabiltzeko teknologia berritzaileekin.

Bertaratutakoek Euskadi – Basque Countryren “Euskadi Globala” stand-a bisita dezakete (89. zenbakian), eta oinarri teknologikoa eta berritzailea duten 900 enpresa baino gehiago biltzen dituen ekosistema bat ezagutu, ikerketa-zentroen, finantza-eragileen eta laguntza instituzionaleko erakundeen sare zabal batekin batera. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendari Ane Miren de Ariño egongo da ekitaldian.

28 euskal startup South Summit-en

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 28 startupek hartu dute parte ekitaldian, ikusgarritasuna irabazteko, finantzaketa eskuratzeko eta korporazio liderrekin konektatzeko asmoz:

Startup horietako 12k South Summit-eko Demo Stage agertokian aurkeztu dituzte beren soluzioak.

Gainera, Ane de Ariño zuzendariak “Building Relevant Ecosystems: Collaboration, Growth, and Global Positioning” mahai-inguruan parte hartu du, Oman Investment Authority, Madrilgo Udala eta London & Partners-eko ordezkariekin batera. “Munduan garrantzia duen ekosistema bat lortzeko ez dago bidezidorrik: espezializazioarekin, azpiegiturarekin eta kokapen zintzoarekin eraikitzen da. Euskadik urteak daramatza hirurak lantzen”, adierazi du Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak.

Informazio-jardunaldia: EHUko Spin-Off enpresak sortzeko araudi berria