Jardunaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri berri duen Fundatzaileen Lege berriaren funtsezko alderdiak jorratuko dira. Izan ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) erregimen berezi bat ezarri da enpresa berritzaile sortu berrien sortzaileentzat, startupak sortzea eta haztea sustatzeko eta, horrela, Gipuzkoako enpresa-ekosistema indartzeko. Enpresa berritzaile sortu berrientzat erabilgarri dauden tresna fiskalak ere ezagutaraziko dira.
BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak
BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail enpresek irabazi dituzte Toribio Echevarria Sarien 36. edizioko sari nagusiak Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren Toribio Echevarria…









