Informazio-jardunaldia: EHUko Spin-Off enpresak sortzeko araudi berria

Eguna: Ekainak 11
Lekua: Joxe Mari Korta Eraikina (Gipuzkoako Campusa) – Donostia
Ordutegia: 10:00 – 12:00
 
Duela gutxi, EHUko Spin-Off enpresak sortzeko araudi berria onartu da. Gure ustez, erregulazio berri hau aukera garrantzitsua da unibertsitateari lotutako enpresa-proiektuak bultzatzeko.
 
Hori dela eta, informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, edukia aurkezteko eta enpresa-proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera aplika daitekeen azaltzeko, bai eta Entreprenari programak teknologia eta ezagutza merkatura transferitzeko prozesuetan laguntzaile gisa jardun dezakeela azaltzeko ere.
 
Halaber, Gipuzkoako Campuseko Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileen eskura dauden ezagutza eta teknologia transferitzen laguntzeko ekimenen berri emango da jardunaldian.
 
Jabetza industrial eta intelektualaren bidez ikerketa-emaitzak babestearen garrantzia ere landuko da, eta unibertsitatearen eta enpresaren artean ezagutza transferitzeko dauden bide desberdinak aurkeztuko dira.
CDL-SAN SEBASTIAN 2026ko deialdia irekita