Akting ETEak irabazi du Mugaritz, Nerua Guggenheim Bilbao, Bistró Guggenheim Bilbao, Topa Sukalderia, Ni neu, eta Bodegón Alejandro jatetxeek osatzen duten sukaldaritza sektoreko IXO Grupo-k egindako erronka; erronka horren helburua da bezeroei esperientzia pertsonalizatu onena eskaintzea eta esperientzia horiek bereizgarriak eta paregabeak izatea. Erronka hori duela hilabete plazaratu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónicak lurraldeko sektore estrategikoak bultzatzeko asmoz sustatutako Gipuzkoa Open Future ekimenaren lehenengo erronka da.
MindSens, alzheimerra odol-tanta batez detektatzea
MindSensek irabazi du III Global Graphene Call, dementzia diagnostikatzeko gailu iraultzaile batekin: etxean erabiltzeko moduko tresna eramangarri, zehatz eta merkea da, dementzia goiz diagnostikatzea posible egin dezakeena mundu osoko etxe…