Akting ETEak irabazi du Mugaritz, Nerua Guggenheim Bilbao, Bistró Guggenheim Bilbao, Topa Sukalderia, Ni neu, eta Bodegón Alejandro jatetxeek osatzen duten sukaldaritza sektoreko IXO Grupo-k egindako erronka; erronka horren helburua da bezeroei esperientzia pertsonalizatu onena eskaintzea eta esperientzia horiek bereizgarriak eta paregabeak izatea. Erronka hori duela hilabete plazaratu zen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Telefónicak lurraldeko sektore estrategikoak bultzatzeko asmoz sustatutako Gipuzkoa Open Future ekimenaren lehenengo erronka da.
Startupetarako gako estrategikoak osasun arloan
BIC Gipuzkoak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, osasun-sektoreko ekintzaileentzat diseinatutako prestakuntza programa bat eskaintzen du, osasun arloko ezaugarri eta erronkak sakonago ulertzeko. Merkatura sarbidea pricing-a Maiatzak 7 Estrategia eta negozio-ereduak Maiatzak…