Bic Gipuzkoa Berrilanek eta Hernaniko Udalak lankidetza akordioa sinatu dute

Firma del acuerdo colaboración

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4

Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendaria den, Marisa Arriolak eta Hernaniko alkateak, Luis Intxauspe, lankidetza akordioa sinatu dute bi erakundeen indarrak batzeko asmoz. Helburua, Hernaniko enpresetan kultura ekintzailea zabaltzea eta enpresa berritzaileak sortzen laguntzea da.

Bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan izanik eta Hernaniko enpresek euren ezaugarriegatik, edo baliabide urriek eraginda, Hernaniko Udalak akordio hau sinatzea erabaki du. Enpresak berrikuntza eta teknologia berrietara egokituz, herriko ekonomia eta gizartea garatzea bultzatu nahi du akordio honek.

Hernaniko Udalaren eta Bic Gipuzkoa Berrilanen arteko akordioak lankidetzarako hainbat lan ildo hartzen ditu bere baitan. Esaterako, ekintzaile eta barnekintzaile kulturaren sustapena, enpresa berrien sorkuntza, Hernanin ekintzailetza prozesuak finkatzeko ekimen plana, diagnosiak lantzeko elkarlana edota beste bailarekin batera gauzatu daitezkeen proiektuetan partaidetza sustatzea.

Informazio gehiago:

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4

Bic Berrilan: Marian Gabilondo, 943000999 marian.gabilondo@bicberrilan.com

Hernaniko Udala: Marijo Moran, 943336802 marijo-m@hernani.net

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4

 

 

SPRIk abiarazi ditu industriari laguntzeko lehenengo 7 programak
Roque Bergareche Mendoza Fundazioak lehenengo Saria Enigmediari eman dio