![](http://www.bicgipuzkoa.eus/wp-content/uploads/convocatoria-I+D-2016.jpg)
Eusko Jaurlaritzak 146.8 milioi bideratuko ditu 2016ko deialdietan euskal industrien I+Grako.
Bi urtetan % 18,24ko gehikuntza metatua izan du eta lau norgehiagoka programa hauen bitartez esleituko da: Hazitek, Elkartek, Berrikertu eta Emaitek Plus. I+Gko programen arkitektura berri bat egituratu da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) berrantolaketarekin bat etortzeko, eta Euskadiko enpresa-ehunaren ikerkuntza maila goratzeko, ekonomiaren lehiakortasunaren mesedetan.