Jardunaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak abian jarri berri duen Fundatzaileen Lege berriaren funtsezko alderdiak jorratuko dira. Izan ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) erregimen berezi bat ezarri da enpresa berritzaile sortu berrien sortzaileentzat, startupak sortzea eta haztea sustatzeko eta, horrela, Gipuzkoako enpresa-ekosistema indartzeko. Enpresa berritzaile sortu berrientzat erabilgarri dauden tresna fiskalak ere ezagutaraziko dira.
Gipuzkoan berrikuntza sustatzeko eta kirolaren industria eraldatzeko aliantza sendotu du Sportek Hubek
“Hubeko bazkideek lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute kirol-berrikuntzaren ekosistema irekia sendotzeko, eta garrantzi berezia emango zaio emakumezkoen SportsTecharen alorrari.” Donostia, irailaren 16a. 2021ean sortu zen Sportek Hub, balio erantsi handiko…









