2026ko apirilaren 22an – 10:00etatik – 11:30etara.
BIC Gipuzkoa (Tandem Eraikina) Donostia
Hizlaria: Juan Luis Romera – CDTIko Erakundeen Sustapenerako eta Lurralde Lankidetzarako Sailekoa.
BIC Gipuzkoak, CDTI-Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroarekin lankidetzan, NEOTEC 2026 Programari buruzko informazio-jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaitu. Programa honen helburua oinarri teknologikoko enpresak sortzen eta finkatzen laguntzea da.
Programak gehienez 250.000 euro eskaintzen ditu enpresa onuradun bakoitzeko, edo 325.000 euro doktore berri bat kontratatuz gero, deialdian ezarritako baldintzetan. Horren bidez, hazteko bokazioa duten oinarri teknologikoko enpresen sorrera bultzatu nahi da, ekintzailetzari lagundu eta ikerketa-erakunde publikoetatik eta unibertsitateetatik jakintzaren transferentzia bizkortu.
Norentzat da jardunaldi hau? Ekintzaileak, startup teknologikoak, ikertzaileak eta NEOTEC programaren aukerak ezagutu nahi dituen edozein erakunde.
Elkarrizketa pertsonalak:
Aurkezpena amaitutakoan, beren proposamena prestatzeko prozesuan dauden enpresek banakako elkarrizketak izan ahalko dituzte, zalantza orokorrak argitzeko.
Bilera eskatu izena emateko formularioaren bidez.
Información: adriana@bicgipuzkoa.eus / 943 000 999








