EKIN_

Pertsona eta enpresa ekintzaileak bultzatzen ditugu, haien ideia edo proiektua arrakastatsua izateaz gainera, Gipuzkoaren aurrerapenaren eragilea ere izan dadin.

ZURE PROIEKTUA ERREALITATERA JASOA ZURE PROIEKTUA ERREALITATERA JASOA

Laguntza osoa emango dizugu zure ideia garatzeko eta enpresa berritzaile bihurtzeko. Ideiaren hasiera-hasierako faseetatik hasi eta negozioa martxan jarri arte. Baliabideetan eta ezagutzan aberatsa den ekosistema ekintzaile aurreratu batean.

Bic Gipuzkoa

TECH TRANSFER

Balorazio-zerbitzu adituak eskaintzen ditugu I+G-ko garapenetan.

Bic Gipuzkoa

INKUBAZIO AURREA

Jatorrizko ideia negozio-proposamen bihurtzeko bidean laguntzen dugu.

Bic Gipuzkoa

INKUBAZIOA

Proiektuaren garapena mentorizatzen eta gidatzen dugu laguntzaile-talde espezializatu batekin batera, eta guneak eta ekipamendua ere eskaintzen ditugu.

Bic Gipuzkoa

INKUBAZIO ONDORENA

Proiektuei laguntzen jarraitzen dugu sendotzen eta garatzen diren etapan.

ZURE IDEIA EDO
PROIEKTUA AURKEZTU

Tu proyecto elevado a la realidad.

Gure helburua da enpresa-proiektu berriei eta oinarri zientifiko-teknologikoko proiektu berritzaileei laguntza ematea. Arreta berezia jartzen dugu etorkizuneko sektore estrategiko eta aurreratuetan.

Zure enpresa-ekimena modu pertsonalizatuan, ikuspegi teknikotik eta merkatuaren, ekonomiaren eta talde sustatzailearen ikuspegitik aztertuko dugu. Gainera, diziplina ezberdinetako adituen taldea dugu.

ZURE PROIEKTUA
GARATU

Zientzia aurrerapenera jasoa.

Negozio Eredua zehazteko eta Negozio Plana egiteko aholkua ematen dugu. Eskaintza teknologikoaz eta enpresa-sareaz asko dakien diziplina anitzeko talde batek lagunduko dizu zure proiektua garatzen. Lantalde horrek lan-metodologia zorrotza jarraitzen du enpresa berria sortzeko prozesu osoan.

Baliabide ekonomikoak eskuratzen laguntzen eta aholku ematen dugu.

Ekintzaileei eta ETEei aholku ematen diegu enpresak sortzen laguntzeko eta enpresa-proiektu berri bakoitzaren premietara egokitutako programen esparruan.

Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sarearekin eta aditu taldeekin harremanetan jarriko zaitugu, produktuak eta teknologia garatzeko laguntza kualifikatua izan dezazun.

Enpresa-ekimenak errealitate bihurtzeko leku bat izateko behar dituzun azpiegiturak jarriko ditugu zure eskura. Bai Donostian bai Eibarren, enpresa-habiak dauzkagu: Teknologikoa, Biohabia eta NanoHabia.

Enpresa bat sortzeko ekimen gehienak profil teknikoetatik datoz, eta, hori dela eta, enpresa-sormenaren ezaugarrietara egokitutako ikastaro eta jardunaldiak eskaintzen ditugu. Helburua ekimen ekintzailea heltzeko eta abiarazteko prozesuetan laguntzea da.
Era berean, Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) sortu eta garatzearekin, finantzazioarekin, babes industrial eta intelektualarekin, sektore estrategikoekin eta abarrekin zerikusia duten berrikuntza-jardunaldiak ere eskaintzen ditugu.

Web-orrian kontsultatu egin daitezkeen ikastaroak:

ABIARAZI ETA
MARTXAN JARRI

Enpresa berrikuntzara jasoa.

Tokiko, Estatuko eta nazioarteko networking sare zabal batean sartu ahal izango zara, beste PYME batzuekin eta erakunde publiko eta pribatuekin harremanetan egoteko.

Zure enpresa-proiektuaren jarraipen pertsonalizatua jardueraren lehenengo urteetan. Hainbat abantaila izango dituzu, eta, besteak beste, merkatuak eta finantzazioa bilatzen, laguntza publikoak kudeatzen eta bazkide posibleak identifikatzen eta horiekin negoziatzen lagunduko dizugu.

LAGUNDU EGINGO DIZUGU

Pertsona eta enpresa ekintzaileak arrakastarantz bultzatzen ditugu

Pertsona eta enpresa ekintzaileak bultzatzen ditugu, haien ideia edo proiektua arrakastatsua izateaz gainera, Gipuzkoaren aurrerapenaren eragilea ere izan dadin.