eMotion Dynamics, S.L. enpresak, ibilgailuan integratutako KERS sistema daraman autobus artikulatu prototipoa aurkeztu du Zumaian, Euskotrenekin izan duen lankidetza hitzarmenaren emaitza. Horrez gain, proiektuak BIC GIPUZKOAren laguntza izan du, Txekintek/Ekintzaile programaren barruan. Programa horrek laguntasuna eskaintzen dio oinarri teknologikoa duten enpresa berrien sorkuntzari, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI – Eusko Jaurlaritzak, finantzatzen dute.
ComexSoft donostiarrak irabazi du EmprendeXXI sariak, potentzial handiena duen start-up gisa
CaixaBank-ek, DayOne-ren bidez, Enisak, Eusko Jaurlaritzak eta BIC Gipuzkoak Donostian ospatu dute euskal ekosistema ekintzailearentzako erreferentziazko sari horien lurralde-banaketa. Kontsumo handiko fabrikatzaile eta banatzaileei erabaki estrategiko proaktiboak ahalbidetzeko tresna bat…









