EKINTZAILE XXI, enpresa berritzaile gazteentzako funts berria
Lehendakari jaunak aurkeztu du arrisku kapitalaren funts berria, enpresa berritzaileen hasierako etapak finantzatzera zuzenduta dagoena. EKINTZAILE XXI enpresa berritzaile gazteei abiatze eta garapen faseetan laguntzeko helburuarekin sortu da, eta horretarako hauen kapitalean parte hartuko du. Funtsak hasiera batean 5 milioi euroko zuzkidura izango du, baina zenbateko hau handitzen joango da aurkeztutako proiektu kopuruaren arabera. Funts [...]