Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak aztertu egin dute unibertsitateak ekintzailetzan duen eginkizuna
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekintzailetzaren I. Biltzarrak euskal ekintzailetza ekosistemako eragile eta protagonista ugari bildu ditu, ekintzailetza prozesuetan unibertsitateak duen zeregina aztertzeko eta balioesteko. “XXI. mendeko unibertsitate ekintzailea, erronkak eta aukerak” izenburua hartuta, topaketak transferentzia teknologikoko eta berrikuntza irekiko prozesuetan jarri du arreta, unibertsitate ekintzailetzaren arloko nazioarteko ekimen aurreratuenetako batzuk ezagutu ahal izateko. Universidad del País [...]