Monthly Archives: March 2022

BIC Gipuzkoak bere instalazio berriak aurkeztu ditu

By |2022-03-22T13:02:07+01:00March 21st, 2022|Berriak|

Ekintzailetza-jarduera babestera bideratutako zerbitzuak indartzeko BIC Gipuzkoak egiten duen lana gora egiten ari da etengabe azken urte hauetan. Pandemia gorabehera, startupen sorkuntzak eta BIC Gipuzkoak babestutako proiektu berriek indartu egin dute lurraldeko ekintzailetza-estrategia. Hori dela eta, gaurko eguerdian aurkeztutako instalazio berriak aurrerapauso garrantzitsua dira enpresa-proiektu gehiagotan laguntzeko helburuari begira. Instalazio horietan, bioteknologia- eta osasun-proiektuetarako bioinkubagailu [...]

BIC Gipuzkoaren instalazio berrien aurkezpen-ekitaldia, Tandem Eraikinean”.

By |2022-03-20T16:47:42+01:00March 20th, 2022|Berriak|

Datorren martxoaren 21ean, 12etan, BIC Gipuzkoak Tandem Eraikinean dituen instalazio berrien aurkezpena egingo da. Ekitaldian izango dira Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Arantxa Tapia. Hitzaldia Xavier Ferrásek emango du, irakasle titularra ESADEren Eragiketa, Berrikuntza eta Data Sciences Departamentuan. Izenburua: "Globalizazio Berria: Berrikuntza Disruptiboa eta Lurraldea".

Olanok eta Bildarratzek indartu egin dute teknologia kuantikoen aldeko apustua

By |2022-03-02T15:30:41+01:00March 2nd, 2022|Berriak|

Bi agintariek teknologia kuantikoari buruzko jardunaldia inauguratu dute gaur goizean Donostian, Gipuzkoako Bazkundean. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Jokin Bildarratzek teknologia kuantikoei buruzko jardunaldi bat inauguratu dute gaur goizean Donostian. Bertan, teknologia horien inguruan irekitzen diren negozio aukerak ezagutarazi dituzte, estrategiak partekatzeaz gain. Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egin da foroa, eta [...]

Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Mapa aurkeztu du Euskadik 2022ko Mobile World Congress-en

By |2022-03-02T12:22:03+01:00March 2nd, 2022|Berriak|

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, datorren martxoaren 1ean aurkeztuko du, Mobile World Congress (MWC) biltzarrean, Up! Euskadi plataforma, Euskal Ekintzailetza Ekosistemari buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dituen lineako plataforma berria. Arantxa Tapia sailburuak Digital Leaders goi mailako mahai-inguruan parte hartu du, digitalizazioaren arloko ordezkari publiko zein pribatuekin batera. Euskadi ekintzailetza [...]

Euskadik 900 startupeko ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistema aurkeztuko du Mobile World Congressen

By |2022-03-02T12:13:18+01:00March 2nd, 2022|Berriak|

40 industriako euskal konpainiak, 16 startup eta “Up!Euskadi” ekintzailetzaren euskal ekosistemako eragileak otsailaren 28tik martxoaren 3ra bilduko dira 4YFN topaketan, startupen nazioarteko kongresuan, MWCren (Mobile World Congress) barruan, Bartzelonan. Sailburu Arantxa Tapia eta vicepresident i conceller de Polítiques Digitals i Territori Jordi Puigneró i Ferrer Euskadin eta Katalunian gauzatzen ari diren trantsizio digitaleko politikak analizatzeko [...]

Go to Top